Pedro Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pedro Agirre
Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea  Gipuzkoa
Heriotza ?
Jarduerak
Jarduerak pirata

Pedro Agirre donostiar pirata, Ezkila kapitaina edo Campanario izenaz ezaguna zena, XVI. eta XVII. mendeetan bizi zen. Espainiako Felipe II.a erregeak 1588an Ingalaterra erasotzeko "Jornada" izeneko kanpainan mutil gisa aritu zen hasieran.[1] 1588an armada horretako ontzi baten agintera iritsi zen, baina ontzi hori hondoratu egingo zen geroago. 1623an korsuan hasi zen San Pedro izeneko patatx erako itsasontzian, hainbat ontzi holandarren aurka eraso joz. Itsaso eta gerrako kapitain izendatu zuten 1624an, eta bere lapurreta eta harrapaketa-ekintzetan jarraitu zuen. Frantsesak bila ibili zitzaizkion egin zituen hainbat gehiegikeriengatik.[2]

Donostiako Piratek pertsonaia garrantzitsu bati "Ezkila kapitaina" izena ematen diote Donostiako aste nagusian.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Consideraciones sobre la jornada de Inglaterra "Todo a babor" aldizkaria
  2. Donostiako itsas jendearen hiztegi biografikoa Donostiako Untzi Museoa
  3. Ezkila kapitaina Donostiako Piratak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]