Pedro Shimose

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Shimose
Bizitza
JaiotzaRiberalta (en) Itzuli1940ko martxoaren 30a (84 urte)
Herrialdea Bolivia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
San Andres Unibertsitate Nagusia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta musikagilea

Musicbrainz: 2331d9f1-2738-4fe6-8202-a33e6d54aeaf Edit the value on Wikidata

Pedro Shimose (1940ko martxoaren 30a) boliviar idazle, kazetari eta irakaslea da.

Kazetari gisa eta La Pazko San Andres Goi Unibertsitateko irakasle gisa lan egin ondoren Madrila aldatu zen 1971n, eta han finkatu zuen bere bizitokia. Garrantzi handiko literatura erreferentziazko lanak idatzi edo zuzendu ditu. Aipagarriak dira, besteren artean, Diccionario de autores hispanoamericanos (1982, Egile hispanoamerikarren hiztegia) edo Historia de la literatura hispanoamericana (1989, Literatura hispanoamerikarraren historia). Olerkigintzaren alorrean ere lan handia egin du. Berak idatziak dira, besteren artean, Sardonia (1967, Sardonia), Poemas para un pueblo (1968, Olerkiak herri batentzat), Quiero escribir, pero me sale espuma (1972, Idatzi nahi dut eta ateratzen zait aparra, Casa de las Américas olerkigintzako sariduna), Al pie de la letra (1976, Hitzez hitz) eta Bolero de caballería (1985, Zalduneriako boleroa), zeinak bildu baitzituen gerora, 1988an, Poemas (Olerkiak) izeneko bilduman. Bere olerkietan erbestearen samina, baztertuekiko elkartasuna, ezinegona eta etsipena islatu ditu, eta horrela, azken hamarraldietako kezka nagusien lekukotasuna agertzen dutela esan daiteke. Olerkigintzan egindako lana du aipagarriena, baina 1976an El Coco se llama Drilo kontakizun-liburua eman zuen argitara.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Triludio en el exilio (1961)
  • Sardonia (1967)
  • Poemas para un pueblo (1968)
  • Quiero escribir, pero me sale espuma(1972)
  • Caducidad del fuego (1975)
  • Al pie de la letra (1976)
  • El Coco se llama Drilo (cuentos, 1976)
  • Reflexiones maquiavélicas (1980)
  • Diccionario de Autores Iberoamericanos (1982)
  • Bolero de caballería (1985)
  • Poemas (1988; reúne sus libros anteriores)
  • Historia de la literatura hispanoamericana (1989)
  • Riberalta y otros poemas (1996)
  • No te lo vas a creer (2000)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]