Pedro Vallín
Pedro Vallín | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Colunga, 1971ko maiatzaren 30a (53 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | La Vanguardia |
Pedro José Vallín Pérez (Colunga, Asturias, 1971ko maiatzaren 30a), Pedro Vallin izenez ezagunagoa, kazetari, zinema kritikari eta idazle espainiarra da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere hezkuntza Colungan hasi zen, baina bigarren hezkuntza Villaviciosan egin zuen. Vallinek unibertsitateko kazetaritza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Leioako campusean. Kazetaritzan lizentziatu zen eta laster hasi zen lanbide horretan lanean. 1993an, Oviedoko La Nueva España egunkarian sartu zen, non tokiko albisteak landu ztuen. 1997an Gijongo El Comercion hasi zen baina Oviedoko ordezkaritzatik egin.[1]
21. mende hasieran Madrilera joan zen bere kazetaritzako ibilbidean. 2001eko ekainean hasi zen idazten Mi Canoan, Ekonomia atalean. Egunkari digital hori Fernando Jáuregui kazetariak zuzentzen zuen une hartan eta 2004an, Jáureguik Diario Critico izeneko beste hedabide bat sortu zuenean, Pedro Vallinek zuzendariorde funtzioa bete zuen.[2][3]
Ondoren, erredaktoreburua eta zuzendariordea izan zen Metro egunkarian 2005 eta 2006. urteetan. 2007an hasi zen La Vanguardian, kultura sailean lehenbizi eta politika gero. Alor horretan eta bereziki kazetaritza parlamentarioa eginez Madrilgo Kongresuan, lortu du ospea analista gisa.[4][5] Esperientzia horretatik eta aitortzen zaion analisi zorrotzerako gaitasunetik idatzi zuen C3PO en la corte del rey Felipe saiakera liburua 2021ean, gazteleraz azpititulu hau dakarrena: "Espainiako Estatu Sakonaren gerra demokrazia liberalaren aurka".[6]
Zinema kritikari bezala ere jarduten du, filmak komentatzeaz gain, analisi politiko, sozial eta kulturalak eginez narratiba filmikoen inguruan. Feroz sarien fundatzailea da, Espainiako kritikari kazetariek ematen dituzten zine sariena.[7] 2019an saiakera zinefiloa idatzi zuen, "¡Me cago en Godard!", Hollywoodeko masa zinemaren erreibindikazio bat, ikuspegi aurrerakoiz jantzia dela defenditzen duena, autore-zinemaren forma batzuen elitismoa kritikatuz aldi berean.[8]
Zinea, kritika kulturala eta egoera politikoa uztartuz, bideoak ("videohomilías" esaten die berak) egiten ditu 2020ko hamarkadan La Vanguardiaren Interneteko kanaletan.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Pedro Vallín» artikulutik itzulia izan da, 2023-12-27 data duen 156420983 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-12-27 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «María Santillana Acosta, Pedro Vallín o el periodismo basura, El Catoblepas 2:8, 2002» www.nodulo.org.
- ↑ «Infoamérica - Confidenciales en Internet - Información general > Nacionales > Diario Crítico» www.infoamerica.org.
- ↑ Unknown. (16 de diciembre de 2013). «EL PRIMER BLOG CULTURAL: Pedro Vallín, un amante de la cultura» EL PRIMER BLOG CULTURAL.
- ↑ «Pedro Vallín» Arpa.
- ↑ «Pedro Vallín» La Vanguardia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cañizares, María Jesús. (2021-11-07). «Pedro Vallín: "Zapatero fue el primero en ver que los consensos de la transición se debían revisar"» Crónica Global (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Encuentro en la Cátedra de Cine con el escritor y periodista Pedro Vallín, fundador de los 'Premios Feroz' de la crítica - Aviles» aviles.es 2023-07-02 (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ceballos, Noel. (2019-11-07). «Batman vs. Superman vs. Godard: Por qué Pedro Vallín ha escrito el ensayo cinéfilo de 2019» GQ España (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pedro Vallín Perez» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).