Pelagonia
| Pelagonia | |
|---|---|
| Mota | eskualde historikoa |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 41°00′N 21°21′E / 41°N 21.35°E |

Pelagonia (antzinako grezieraz: Πελαγονíα edo Pelagonía; mazedonieraz: Пелагонија edo Pelagonija) Antzinako Greziako lurraldea zen. Ondoren, Mazedoniako Erresuman sartu zuten.
Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Dardania, iparraldean eta mendebaldean Iliria, ekialdean Peonia eta, hegolaldean, Lynkestis zituen. Biztanleak pelagoniarrak, peoniarrak eta iliriarrak ziren. Geroago antzinako mazedoniarrek lurraldea kolonizatu zuten. Estrabonek Pelagoniari beste izen eman zion: Tripolitis, hau da, hiru hiri.
Egungo egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Pelagonia (edo Pelagonija) Mazedoniako Errepublika eta Grezia artean zatituta dago. Hiri nagusiak hauek dira: Bitola eta Prilep Mazedoniako Errepublikan, eta Florina Grezian. Bi aldeen arteko muga-pasadibea Medžitlija-Niki da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurralde honetan Pelagoniako guda eman zen, 1259an, Akaiako Printzerria eta Nizeako Inperioa artean.
