Iliria

Koordenatuak: 40°48′N 19°48′E / 40.8°N 19.8°E / 40.8; 19.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iliria
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko, antzinako zibilizazio eta eskualde historiko
EponimoaIlirio
Geografia
Map
Koordenatuak40°48′N 19°48′E / 40.8°N 19.8°E / 40.8; 19.8

Iliria[1] (antzinako grezieraz: Ἰλλυρία, Illyría edo Ἰλλυρίς, Illyrís; latinez: Illyria) ekialdeko Europako antzinako lurraldea da, Adriatiko itsasoaren ekialdeko kostaldean kokaturik zegoena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo Dalmazia eta Albaniako parte bat hartzen zuen; hegoaldean Greziako ipar-mendebaleraino, Epiroraino, iristen zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mazedoniarrak jabetu ziren lurraldeaz erromatarrak sartu aurretik, eta K.a. 35. urtean erromatar probintzia izan zen, inperioa desegin zen arte. Mende batzuk geroago, Iliriako lurraldea Frantziako Lehen Inperioaren probintzia egin zuen Napoleonek. Lehen Mundu Gerraren ostean, Jugoslaviako estatu ohiaren barnean sartu zen. Bigarren Mundu Gerran alemanek Jugoslavia hartu zuten, eta antzinako Iliriaren parte bat Kroaziako erresuman sartu zen (1941); beste parte bat, ordea, Italiak hartu zuen. Gerra bukatu zenean, Iliria Jugoslaviako estatu ohiaren lurraldea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]