Edukira joan

Estrabon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estrabon

Bizitza
JaiotzaAmasia (en) Itzuli, K.a. 63
HeriotzaAmasia (en) Itzuli, 23 (84/85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Boethus of Sidon (en) Itzuli
Tyrannion of Amisus (en) Itzuli
Aristodemus of Nysa (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgeografoa, historialaria, filosofoa eta idazlea
Lan nabarmenak

Estrabon[1] (antzinako grezieraz: Στράβων; Amaseia, K.a. 6324 (edo K.a. 64-63 – 20)[2] greziar historialari eta geografoa izan zen.

Familia aristokratiko batekoa zen, bere arbasoak Pontoko erregeek, Mitridates V.ak (K.a. 150-120) eta VI .ak (K.a. 120-63) eta Lucullo erromatar jeneralak ohoratu zituztelarik. Nisako Aristodemos zaharra filosofoaren ikasle izan zen Nisan, Karia (Asia Txikia) eta Tirannion Amisosekoa (Tirannion zaharra) eta Xenarkos Seleuziakoaren ikaslea Erroman K.a. 44. urtean.

K.a. 29an ikasketa edo plazer bidaiak egin zituen Asia Txikian eta Korinton. K.a. 25-24 urtean, M. Aelio Gallo prefektuarekin batera, Syenera joan zen, Etiopia eta Itsaso Gorriko mugan. Data ezezagun batean, Armenia eta Siria bisitatu zituen. K.a. 27 eta 7 urteen artean "Iruzkin historikoak" testuak idatzi zituen, eta 18an Geografia, aurreko argitalpena osatzeko xedearekin.[2]

Eskola estoikora sartu zen. oro har, Ponto (Itsaso Beltza), Etiopia, eta Armenia eta Italia arteko lurraldeak ikusi zituen. K.a. 20an Erroman finkatu zen eta K.a. 7an bere Geografia (antzinako grezieraz: Γεωγραφικά / Geôgraphiká) eman zuen argitara zazpi liburutan. Garai hartan ezagunak ziren lurralde, leku eta herrialde guztien berri eman zuen lan horretan.

Bidaia asko egin ondoren, jaioterrira itzuli eta 43 liburukiko Iruzkin historikoak (antzinako grezieraz: Ἱστορικὰ Ὑπομνήματα / Historika Hypomnếmata) idatzi zuen, Polibioren lana jarraitzeko asmotan; hala ere, gaur egun guztiak galduta daude. Ez zen ez Galian ezta Hispanian ere ibili, baina baskoi edo euskaldunei buruz bere Geografian eman zituen argibideak, gutxi izanagatik ere, eta bigarren eskukoak izanik ere, mendetan erabili izan dira historiografian.

Arbuiatu zituen Homeroren, Eratostenesen eta Polibioren lanak, eta beste hainbatenak, ematen zituzten datuak irizpide zientifiko handirik gabe eskaintzen zituztela iritzita. Antzinakoen artean, Lurra biribila zela uste zuten bakarrenetakoa izan zen. Bere garaian ez zuen ospe handirik izan, baina Pizkundean berriz ezagutzera eman zen eta erreferentziazko obra bilakatu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) Real Academia de la Historia. «Real Academia de la Historia | Historia Hispánica» historia-hispanica.rah.es (kontsulta data: 2025-12-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]