Peloponesoko Gerra

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Peloponesoko gerra» orritik birbideratua)

Peloponesoko Gerra
Gerrako aliatuak
DataK.a. 431-K.a. 404
Lekua Grezia
EmaitzaPeloponesoko Ligaren garaipena
Gudulariak
Peloponesoko Liga (Espartak zuzenduta) Deloseko Liga (Atenasek zuzenduta)
Buruzagiak
Arkidamo II.a
Brasidas
Lisandro
Alzibiades
Perikles
Kleon
Nizias
Alzibiades
Demostenes
Galerak
2.256+ 4.130+

Peloponesoko Gerra K.a. 431tik K.a. 404ra arte iraun zuen Atenas eta Espartaren arteko guda izan zen. Hiri hauek izan ziren mediar gudetan aurrea hartu zuten hiriak eta eredu politiko eta gizarte-eredu kontrajarriak adierazten zituzten.[1]

Kontrajarritako ereduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atenasek eta honen Deloseko Ligako aliatuek joera demokratikoa adierazten zuten. Atenastar hiritarrak harro zeuden euren kulturaz, eta filosofia eta artea maite zituzten. Esparta eta honen Peloponesoko Ligako aliatuek oligarkia aristokratikoarekin bat egiten zuten. Espartako hiritarrak gudarako prestatzeko hartzen zuten denbora guztia. Liskarraren arrazoia, Heladearen inguruko nagusitasuna eta hiri biek zeukaten areriotasuna izan zen eta Italiako Hegoaldeko eta Siziliako merkataritza-interesen ondorioz hasi zen.

Gudaren aroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hoplita soldaduak egungo ikuspuntutik.

Historialariek betidanik hiru ataletan zatitu dute guda aroa. Haien tartean bakegune txikiak egon ziren. Lehenengo zatia K.a. 431tik K.a. 421era eman zen eta Nicias bake-akordioarekin amaitu zen. Bigarren zatian Atenastarrek Hego Italiako hirien kontrako espedizio bat egin zuten, baina porrot hutsa izan zen eta Espartaren aldeko indarrek Atenastarren armada osoa garaitu zuten K.a. 431urtean.

Atenastarrek Helesponto ondoan dagoen Egospotamosen izandako porrotak liskarrari amaiera eman zion eta Espartaren nagusitasunari bidea zabaldu zion. Hurrengo urtean, K.a. 404an, Atenasek amore eman zuen eta Hogeita hamar Tiranoen gobernua ezarri zen.

Gerraren katalizatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau gertakarik K.a.446/445ean sinatutako hogeita hamar urteko bakea eten, eta gerrari berriro ere ekitea eragin zuten. Hasteko:

  • Atenasko kolonia zen Potidaren defekzioa.

Baina, batez ere, bi gertaera garrantzitsu izan ziren konflagrazioa eragin zutenak:

  • Atenasko dekretua Megararen aurka.
  • Atenasko boterearen hazkunde izugarria. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Grezia
Artikulu hau Greziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.