Penitentzia

Penitentzia edo aitortza Kristau-erlijioan, norberak egindako bekatuak apaiz baten bidez Jainkoaren eta elizaren aurrean onartzean, barkamena eskatzean eta egin beharreko penitentziak betetzean datzan sakramentua da[1].
Oinarri teologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizaren ohituraren arabera, Jesukristok apostoluei Jainkoaren izenean bekatuak barkatzeko ahalmena eman zienez, bere oinordekoek eskubide hori jarauntsi zuten. Ahalmen hori Ebanjelioek azaldua da, Joanen Ebanjelioak honela dio:
| « | Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die. | » |
| Joanen Ebanjelioa 20, 23 | ||
Mateoren Ebanjelioak ere erritua aipatzen du:
| « | Zer da errazago: «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki eta zabiltza» esatea?. Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena.
Eta esan zion elbarriari: |
» |
| Mateoren Ebanjelioa 9, 6-8 | ||
Sakramentua, hasiera hasieratik erabili zuten kristauek, izan ere Santiagoren eskutitzak honela esaten du:
| « | Aitortu batak besteari zeuen bekatuak. Aitortu batak besteari bekatuak eta egin otoitz elkarren alde, senda zaitezten. Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak. | » |
| Santiago 5, 16 | ||
Protestanteek ordea apaizaren beharra ukatzen dute sakramentua egiteko, Gure Aitan oinarrituak:
| « | Eta barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero. | » |
| Mateoren Ebanjelioa 6, 12 | ||
Hau da, edozein fededunek ahalmen hau du:
| « | Senideren batek iraintzen bazaitu, egiozu errieta, eta, damutzen bada, barkatu. | » |
| Lukasen Ebanjelioa 17, 3 | ||
| « | Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die. | » |
| Joanen Ebanjelioa 20, 23 | ||
Barkatua izateko damua besterik ez da beharrezkoa[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Penitentzia. .
- ↑ Manglano Castellary, José Pedro: El libro de la confesión. Planeta, 2006. ISBN 84-08-06526-2, ISBN 978-84-08-06526-5
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Sakramentuak | ||
|---|---|---|
|
Bataioa • Sendotza • Eukaristia • Penitentzia • Gaixoen oliadura • Ordenazioa • Ezkontza | ||