Edukira joan

Pepa Chávarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pepa Chávarri
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosefa de Chávarri Rodríguez-Codes
Jaiotza1911, XX. mendea
Herrialdea Espainia
Heriotza1993 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
 
tenislaria

Pepa Chávarri, jaiotzez, Josefa de Chávarri Rodríguez-Codes (Madril19111993) tenislaria eta belar-hockey jokalaria zen. Hogeita hamarreko eta berrogeiko urteetako kirol-zirkuluetan Pepa Chávarri izenez ezaguna, tenisean eta belar-hockeyan bereziki nabarmendu zen espainiar kirolaria izan zen.[1]

Hamar urtez teniseko jokalaririk onena izan zen, erregulartasun handia baitzuen. Espainiako banakako dama-txapelketako sei titulu irabazi zituen (1934, 1935, 1936, kirol-jarduera hasi zuen Madrileko Athletic Clubeko jokalari gisa 1941, 1943, 1945), bi bitako eta lau mistoko zortzi.[2] Lili Álvarezekin batera,[3] Wimbledonen ere jokatu zuen. Josefa de la Ribak txapeldunen saga jarraitu zuen.

Belar-hockeyan, lehenbizi, Real Madrilekoa izan zen, eta, gero, Madrileko Athleticera pasatu zen. 1930ean, sail hori desagertu zenean, Club de Campon parte hartu zuen, Pepa Gomarrek sortua, eta emakumezkoen hockeyko klub-bultzatzaile berria bihurtu zen. Real Madrileko eta Espainiako selekzioko kapitaina izan zen. 1934an, espainiar selekzio bateko lehen gola egin zuen. 1936an Berlingo Olinpiadaren aurrekoan parte hartu zuen eta plaza olinpikoa irabazi zuen, baina txapelketa ez zen egin eta Espainiak ez zuen parte hartu gerra zibilaren ondorioz.[4]

1939an Kirol sailburua izan zen.[5]

1946an Hockeyko Emakumeen Nazioarteko Batzordeko kidea eta Espainiako Errege Federazioko emakumezko kidea izan zen.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Manuel Adrio. (29 de julio de 1993). «Pepa Chávarri, aquella gran campeona» hemeroteca.abc.es.
  2. Fernando Olózaga. (12 de septiembre de 1969). «Campeonas de España de Tenis» hemeroteca.abc.es.
  3. (Gaztelaniaz) Camps, Pedro Montoliú. (2005). Madrid en la Posguerra. Silex Ediciones ISBN 978-84-7737-159-5. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  4. M. Carreño, Fernando. (29 de diciembre de 2015). Abuelas de oro. .
  5. (Gaztelaniaz) López, Sofía Rodríguez. (2005-11-17). La sección femenina y la sociedad almeriense durante el franquismo. Universidad Almería ISBN 978-84-8240-758-6. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  6. «Hockey. La señorita Chavarri y el Sr. Sainz de los Terreros, miembros del comité femenino» hemeroteca.abc.es 24 de septiembre de 1946.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]