Atletico Madril

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Club Atlético de Madrid
Ezizena(k) Koltxoneroak
Sorrera 1903 (115 urte)
Futbol zelaia Metropolitano estadioa
(edukiera: 67.829 lagun)
Presidentea Espainia Enrique Cerezo Torres
Entrenatzailea Argentina Cholo Simeone
Liga La Liga
2017-18 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1927ko taldea.
Jokalariak gola ospatzen.
Real Madrilen aurkako derbia.

Atletico Madril (izen ofiziala, gaztelaniaz: Club Atlético de Madrid) Madrilgo futbol talde bat da, 1903an sortua. Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen du, eta liga horretako egungo txapelduna da.

Etxeko partiduak Metropolitano estadioan jokatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Athletic Club Sucursal de Madrid[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meategi Injeniaritza Eskolako ikasle euskaldunek 1903an Athletic Club Sucursal de Madrid sortu zuten jadanik eratuta zegoen Bilboko Athletic Klubaren filiala izan zedin, hortik Sucursal izena. Txapelketa ofizialetan ezin zuten elkarrekin lehiatu, klub bera kontsideratzen baitziren.

Beren lehenengo kamiseta Bilboko Athleticen berdina zen noski, beraz Erdia zuria eta erdia urdina, izan ere Athleticek Ingalaterrako Blackburn Rovers taldearen uniformea erabiltzen baitzuen. Behin ordea Ingalaterrara kamiseta berrien bila joan eta Blackburnena ezin izan zuten erosi eta Southamptonen zuri-gorria ekarri zuten. Bilbokoek berehala hartu zuten jantzi berria, Madrildarrek kamiseta bai baina aurreko uniformearen praka urdinak mantentzea erabaki zuten beren jatorria gogorarazteko.

1921 urtean Athletic Club de Madrid bihurtu zen eta Bilboko Athleticetik banatu zen. 1923an Estadio Metropolitano de Madrid futbol zelaia inauguratu zuten partidu hartan Errealari 2-1 irabaziz. 1928an Liga hasterakoan bigarren mailan kokatua izan zen.

Athletic Aviación Club[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibilak taldea jokalari gabe eta diru arazo larriekin utzi zuen. Orduan Aviación Nacional taldearekin bat egitera bultzatu zuen eta 1939an Athletic Aviación Club sortu zen. Berehala etorri ziren lehen garaipenak 1940 eta 1941eko Ligak irabazi baitzituen.

Club Atlético de Madrid[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an Club Atlético de Madrid izena hartu zuen eta hasierako armarria berreskuratu zuen. Helenio Herrea entrenatzaile zuela bi Liga berri irabazi zituen 1950 eta 1951ean.

60. hamarkadan hasi zuen bere "urrezko aroa", Nazioarte mailan garaipen handiak lortu zituelarik. 1961eko Europako Errekoparen eta 1974ko Kontinente arteko Futbol Koparen artean Espainiako 3 Liga eta 4 Kopa eskuratu baitzituen.

Aipagarria da 1974ean Europako Kopa finala galdu zuela FC Bayern Munichen aurka, baina alemaniarrek Amerikara joateari uko egin ziotenez Atletico de Madrid taldea izan zela Kontinente arteko Futbol Kopa jokatu zuena, bai eta Club Atlético Independienteri irabazi ere. Argentinan 1-0 galdu zuen baina itzulerako partidan Madrilen 2-0 nagusitu zen.

Ordutik aurrera maila ona eman izan du beti taldeak. Tarteka Kopa eta Ligak lortuz joan da eta gaur egun Espainiar estatuak Liga gehien dituen hirugarren taldea da eta Kopari dagokionez laugarrena.

Club Atlético de Madrid S.A.D.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992ko kirolaren legearen ondorioz Club Atlético de Madrid S.A.D. sortu zen, akziodun nagusia Jesús Gil enpresagizona izan zelarik. Kirol aldetik emaitza bikainak lortu zituen 1995/96eko "dobletea" esate baterako, baina diru asuntoak zirela eta justiziarekin arazo handiak iritsi ziren Gil familiarentzako. Giro horretan 2000 urtean maila galdu zuen eta bi urte egin zituen bigarren mailan. "Infernuaren garaia" ezizena eman zitzaion garai honi.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken tituluak 2010ko hamarkadan iritsi dira; bina UEFA Kopa eta Europako Superkopa, eta aspaldiko partez Espainiako Liga bat irabazi ditu. 2013-14 denboraldia bereziki bikaina izan zen, Espainiako liga irabazteaz gain Txapeldunen Ligako bigarrena izan baitzen, finalean Real Madrilen aurka luzapenean galduta[1]. 2014-15 urtean ezin izan dio maila berari eutsi eta Ligan 3. gelditu da Bartzelona txapeldunarengandik 16 puntutara.

2015-16 denboraldian urte bikaina osatu du. Ligan azkenaurreko jardunaldirarte liderrarekin berdinduta egon zen eta hiru urtetan bigarren aldiz Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen, berriz ere Real Madrilen aurka, baina oraingoan penalti jaurtiketetan esan zion agur tituluari. 2016-17 denboraldian ere Real Madrilen aurka jokatzea egokitu zitzaion, oraingoan finalerditan, eta berriz ere galtzaile atera zen. Ligan hirugarrena izan zen eta denboraldiaren amaieran Vicente Calderón estadioari agur esan zion, Athletic-en aurka jokatuko duen partidarekin. 2017-18 denboraldian Metropolitano estadioa estreinatu du eta Txapeldunen Ligan multzokako fasea pasa ez zuen arren Europa League irabazi du hirugarren aldiz bere historian. Ligan bigarrena izan da.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Athletic taldearen barnean egonik honen elastikoa erabili zuen, hasieran elastiko urdin eta zuria galtza beltzekin, eta ondoren gaur egun daukan janzkera, elastiko zuri-gorria eta galtza urdinak.

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1903-1911
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1911-1947
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1947-tik

Etxeko uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019

Kanpoko uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018-19 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 82
  • Denboraldiak 2. mailan: 6
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 1.a Lehen mailan (10 garaipen)
    • 1939-40, 1940-41, 1949-50, 1950-51, 1965-66, 1969-70, 1972-73, 1976-77, 1995-96 eta 2013-14

2018/2019 Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko irailaren 1a

Zbk. Postua Jokalaria
1 Espainia ATE Antonio Adán
2 Uruguai ATZ Diego Godín
3 Brasil ATZ Filipe Luís
4 Kolonbia ATZ Santiago Arias
5 Ghana ERD Thomas Partey
6 Espainia ERD Koke
7 Frantzia AUR Antoine Griezmann
8 Espainia ERD Saúl
9 Kroazia AUR Nikola Kalinić
10 Argentina AUR Ángel Correa
Zbk. Postua Jokalaria
11 Frantzia ERD Thomas Lemar
13 Eslovenia ATE Jan Oblak
14 Espainia ERD Rodri
15 Montenegro ATZ Stefan Savić
18 Portugal ERD Gelson Martins
19 Espainia AUR Diego Costa
20 Espainia ATZ Juanfran
21 Frantzia ATZ Lucas Hernández
23 Espainia ERD Vitolo
24 Uruguai ATZ José Giménez

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 22[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939-40, 1940-41, 1949-50, 1950-51, 1965-66, 1969-70, 1972-73, 1976-77, 1995-96 eta 2013-14

1960, 1961, 1965, 1972, 1976, 1985, 1991, 1992, 1996 eta 2013

1985, 2014

1940

1951

Nazioarteko txapelketak: 8[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974

finalista 1974, 2014 eta 2016an.

1961-62

2010, 2012, 2018

2009-10, 2011-12, 2017-18

2007

1991

Lagunartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956, 1965, 1973, 1985, 1986, 2009

1966, 1972, 1991, 1993, 2002, 2011

1968, 1976, 1977, 1978, 1991, 1995, 1997, 2003, 2014, 2015

Jokaturiko nazioarteko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa 1974 Atlético Madril 0-1 , 2-0 Argentina CA Independiente
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1973-74 Alemania FC Bayern Munich 1-1 , 4-0 Atlético Madril Brusela
2013-14 Espainia Real Madril 4-1 (luz) Atlético Madril Lisboa
2015-16 Espainia Real Madril 1-1 (pen:5-3) Atlético Madril Milan
Europako Superkopa 2010 Atlético Madril 2-0 Italia FC Internazionale
2012 Atlético Madril 4-1 Ingalaterra Chelsea FC
2018 Atlético Madril 4-2 Espainia Real Madril
Europa League 2009-10 Atlético Madril 2-1 Ingalaterra Fulham FC
2011-12 Atlético Madril 3-0 Euskal Herria Athletic Club
2017-18 Atlético Madril 3-0 Frantzia Olympique Marseilla
Europako Errekopa 1961-62 Atlético Madril 1-1, 3-0 Italia ACF Fiorentina
1962-63 Ingalaterra Tottenham Hotspur 5-1 Atlético Madril
1985-86 Sobietar Errepublika Sozialisten BatasunaUkraina Dinamo Kiev 3-0 Atlético Madril

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa Eur. Superkopa Mundua
1999-2000 19.a 2.a 1/2 (Europa League)
2000-01 4.a (2. mailan) 1/2
2001-02 1.a (2. mailan) 1/32
2002-03 12.a 1/4
2003-04 7.a 1/4
2004-05 11.a 2.a
2005-06 10.a 1/8
2006-07 7.a 1/8
2007-08 4.a 1/4 1/16 (Europa League)
2008-09 4.a 1/8 1/8 (Txapeldunen Liga)
2009-10 9.a 2.a 1.a (Europa League) 1.a
2010-11 7.a 1/4 1/32 (Europa League)
2011-12 5.a 1/16 1.a (Europa League) 1.a
2012-13 3.a 1.a 2.a 1/16 (Europa League)
2013-14 1.a 1/2 1.a 2.a (Txapeldunen Liga)
2014-15 3.a 1/4 1/4 (Txapeldunen Liga)
2015-16 3.a 1/4 2.a (Txapeldunen Liga)
2016-17 3.a 1/2 1/2 (Txapeldunen Liga)
2017-18 2.a 1/4 1.a (Europa League) 1.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atletico Madril Aldatu lotura Wikidatan
2018-19 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Eibar | Espanyol | Getafe | Girona
Huesca | Leganés | Levante | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Vila-real