Perlak (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perlak
Datuak
Jatorria Zarautz (Gipuzkoa)
Musika mota Indie, punk
Urteak 2013 -2018
Produkzioa
Diskoetxea(k) Gaua Records
Taldekideak
Ilargi Agirre
Maite Martiarena
Oihane Abarrategi
Patxi Agirre
Lehengo taldekideak
Miren Narbaiza
Informazio gehigarria

https://www.facebook.com/perlakband/

https://perlak.bandcamp.com/

Perlak musika talde zarauztarra da, 2013an sortu zena indie post-punk eszenaren baitan. Intentsitatea, hurbiltasuna eta berehalakotasuna dira taldearen ezaugarririk nagusienak, sentikortasun handiko tarte gordinak eta ilunak, pasadizo samurrekin konbinatzen dituztela.

Oihane Abarrategi (teklatua, gitarra, ahotsa), Patxi Agirre(baxua, ahotsa), Ilargi Agirre (bateria) eta Maite Martiarena (ahotsa, gitarra, teklatua) taldearen sortzaileak dira. Lehenengo kontzertuak Nagore Etxabe bateria-jolearen laguntzarekin eman bazituzten ere, laster lotu zitzaien Ilargi, taldea osatuz.

Laukoteak lehenengo lana grabatu zuen Mungiako GAUA estudioan Aitor Abio eta Asier Zubelzurekin, 2013aren azaroan.

2014an, Perlak lehenengo lanaren aurkezpena egin zuten Udaberrifest jaialdian Zarautzen eta Gaztea Maketa lehiaketako finalera heldu ziren epaimahaiak aukeratuta. Etenaldirik gabe jo zuten urte osoan zehar, herri eta auzoetako jai, kontzertu areto, gaztetxe eta jaialdietan. Urtea Durangoko Azokan kritika oso onak jaso zituen diskoa presentatuz itxi zuten.

2015ak aldaketak ekarri zituen taldearentzat, Oihane ama izan zen eta bere ordez Miren Narbaiza (Napoka Iria, M I C E) taldean sartu baitzen. Oihaneren azken kontzertua Elkar Estudioa Sesioak saioetarako taldeak Elkarrentzat eta Hamaika Telebistarentzat grabatutako zuzenekoa izan zen Perlak (Zuzenean). Urte berean , Nagore Etxabek zuzendutako lehen bideoklipa atera zuten, "Olatu" eta Emakumeen Mundu Martxako abestia egitearen ardura hartu zuten “Bandera moreak”, Uxue Alberdiren testua musikatuz.

2016ko udaberrian grabatu zuten bigarren estudioko lana, Itzaletatik. Horretarako berriro ere GAUA estudiora itzuli ziren, Aitor Abio eta Asier Zubelzurekin. Itzaletatik, Donostiako Le Bukowskin eta Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean aurkeztu zuten eta jarraian kontzertu ugari jo zituzten. Kritika onak jaso zituen bigarren disko honek ere. Gainera, Intxorta 1937 Elkarteak eskatuta, emakume errepresaliatu eta erresistenten omenez kantua sortu zuten, "Isilpeko Hitzak".

2017an Mirenek taldea utzi eta Oihane Perlakera bueltatu zen. Mirenen azken kontzertua Kilometroetan taldeak egin zuen emanaldia izan zen. Jatorrizko laukoteak kontzertu batzuk eman zituen, besteak beste, Mekfest eta Jazpana jaialdietan eta taldearen bigarren bideoklipa aurkezten zuten, Nagore Etxaberen gidaritzapean hau ere, "Emakume Kuantikoa".

2018aren abenduan, bost urteko ibilbidea eta gero,  Perlaken aroa bukatutzat ematea erabaki zuten Ilargi, Patxi, Oihane eta Maitek eta horrela jakinarazi zuten sare sozialen bidez.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Perlak (Autoekoizpena, 2014)
  • Elkar Estudioa Sesioak - Perlak (Zuzenean) (Elkar 2015)
  • Bandera moreak (Autoekoizpena, 2015)
  • Itzaletatik (Gaua Records, 2016)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]