Edukira joan

Uxue Alberdi Estibaritz

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Uxue Alberdi» orritik birbideratua)

Uxue Alberdi Estibaritz

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUxue Alberdi Estibaritz
JaiotzaElgoibar, 1984ko martxoaren 18a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaAndres Alberdi Gorostiaga
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, bertsolaria, kazetaria, saiakeragilea, haur literaturaren idazlea, komiki gidoilaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 761 Tabakalera: 92148

Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984ko martxoaren 18a) euskal idazlea eta bertsolaria da, Kazetaritzako lizentziaduna. 2003an hasi zen bertso paper lehiaketak irabazten: Durangoko Julene Azpeitia izan zen lehenengoa, eta gero etorriko ziren 2006an Xenpelar Saria eta 2008an bertsolari gazteen Osinalde Saria.[1]

Kazetaritza EHUren Leioako ikastetxean ikasi zuen. 2005ean lortutako Idazle gazteentzako Igartza bekari esker idatzi zuen lehen liburua: Aulki bat elurretan (2007). 2007an beste sorkuntza beka bati esker, Joseba Jaka Beka hain zuzen ere, Aulki-jokoa (2009) ipuin liburua idatzi zuen. 2013an Euli-giro ipuin bilduma argitaratu zuen eta, aurrerago, 111 Akademiaren saria[2] jaso zuen Jenisjoplin (2017) argitaratu zen Susa argitaletxearen eskutik.[3]

Bestalde, 2010ean Ttarttalo argitaletxearen eskutik haur literatura idazten hasi zen, Ezin dut, eta zer? ipuinarekin eta handik urte batzuetara, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen 2016an, Besarkada izenburuko lanarekin.[4][5] 2020an euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria jaso zuen Kontrako eztarritik lanarekin.[6]

Literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean.

Ainhoa Agirreazaldegirekin batera Bertso Eskola Feminista jarri zuen abian.

2012an Paul Gallicoren Elur-antzara grabatu zuen.

Eñaut Elorrieta abeslariaren bikotekidea da.

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2018ko Argia Sariak.

Bertsolaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Liburu iruzkinak. Mari Jose Olaziregi: Jenisjoplin, Uxue Alberdi. Non: Erlea 12 (2018), 89-90. orld.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Uxue Alberdi/BDB Bertsolaritzaren datu basea. (kontsulta data: 2017.10.09).
  2. «111 Saria» 111 Akademia (kontsulta data: 2020-10-16).
  3. Ugarte Irizar, Itziar-. (kontsulta data: 2017.10.09).
  4. «Euskadi literatura sariak (2016)» www.euskadi.eus 2017-09-29 (kontsulta data: 2020-10-16).
  5. Uxue Alberdi: Txikitatik gauzak kontatu ditut, hori da nire bizitzeko eta egoteko modua. 111 Aldizkaria 3. zenbakia,2017ko martxoaren 31, 9-11 orld.
  6. 1 2 «Euskadi sariak, Aixa de la Cruz, Idoia Santamaria eta Uxue Alberdirentzat» Euskal Irrati Telebista 2020-10-14 (kontsulta data: 2020-10-14).
  7. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Ornitorrinkoa erakusleihoan» Berria (kontsulta data: 2020-09-17).
  8. https://borradoresdelfuturo.net/fabula/ibaia/?lang=eu
  9. Goñi, Odile Bourguignon. (2025-11-26). «'Esne berriketan' aritu da Uxue Alberdi, emakumeen solasaldiei hitza emateko» Berria (kontsulta data: 2025-11-28).
  10. Press, Europa. (2024-10-02). «'Kontrako eztarritik' saiakeraren katalanerako itzulpenak lortu du Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria» www.europapress.es (kontsulta data: 2024-10-10).
  11. Kutxa, Laboral. (2024-10-02). «Estibaliz Lizaso eta Pol·len edicions-ek eskuratu dute Etxepare - LABORAL Kutxa Itzulpen Saria ‘Kontrako eztarritik’ katalanera itzultzeagatik» Laboral Kutxa Prentsa aretoa (kontsulta data: 2024-10-10).
  12. (Gaztelaniaz) Aizpuru, Miguel. (2024-10-02). «Estibaliz Lizaso gana el Premio de Traducción Etxepare por llevar al catalán 'Kontrako eztarritik'» El Correo (kontsulta data: 2024-10-10).
  13. «Uxue Alberdi: Hiltzearen ideiaren inguruko liburu bat da» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-12-27 (kontsulta data: 2022-01-02).
  14. Alzuru, Jone Bastida. (2023-10-04). «Belarriz jasoak eta idatziz emanak» Berria (kontsulta data: 2023-10-04).
  15. Ubeda, Garbine. (2023-09-27). «Bizitzaren eta heriotzaren urak batu dituen komiki existentzialista» Berria (kontsulta data: 2023-09-27).
  16. «Uxue Alberdik irabazi du 42. Basarri bertsopaper saria - Zarautz» Zarautz Guka (kontsulta data: 2026-07-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]