Pernando Amezketarra bertsolaria
Itxura
Pernando Amezketarra bertsolaria | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Antonio Zabala |
Argitaratze-data | 1966 |
Izenburua | Pernando Amezketarra bertsolaria |
Argitaletxea | Auspoa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | bertsolaritza |
Hizkuntza | euskara |
Pernando Amezketarra bertsolaria Antonio Zavalak atondutako bertsolari ospetsuaren bertso eta pasadizo antologia da. 1966an plazaratua, oso elementu desberdinekin osatuta dago. Modu batez, Gregorio Muxikak 1925ean prestatu zuenaren osagarri gisa izan nahi zuen.
Liburuaren atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru ataletan antolatuta dago:
- "Pernandoren bizitza" eta honekin batera "Pernando Amezketarra bertsolari".
- "Bertsoak". Atal honetan bi bloke daude: lehenengoan "Kantuzko bertsoak" biltzen dira eta bigarrenean "Izketako bertsoak".
- "Gertaerak". Atal honetan hiru bloketan antolatutako pasadizoak ditugu ("Erretore jaunarekin", "Artzeko-dunak" eta "Ziriak"); atala ixteko "Pernando Amezketarrarekin elkarrizketa" dago, Antonio Arrue paratutako "psikoanalisis antzeko elkarrizketa txantxetakoa, ametsetan Pernando agertu zitzaion batean egiña".[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 144 or.