Antonio Arrue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Arrue
Antonio Arrue.jpg
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1967ko azaroaren 6a - 1971ko azaroaren 12a
Bizitza
Jaiotza Asteasu1903ko martxoaren 26a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1976ko azaroaren 16a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak historialaria, idazlea, poeta, abokatua, kantugilea, politikaria eta antropologoa
Lantokia(k) Madril
Kidetza Euskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista
Literaturaren Zubitegiko fitxa 388
Inguma antonio-arrue-zarauz-1903-1976

Antonio Arrue Zarautz (Asteasu, Gipuzkoa, 1903ko martxoaren 26a - Donostia, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 16a) euskal idazlea, legegizona eta politikari karlista izan zen.

Datu biografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak Lekarotzen eta Oviedoko Unibertsitatean egin zituen.[1] Ogibidez legegizona, bulegoa Donostian zuen eta errenta eta herentzia kontuetan espezializatua zegoen; honek euskaldun petoekin harreman handia izatea ekartzen zion.[2]

Erlijio katolikokoa, Euskal Herrian kristau sinesteen eta ohituren gainbeherek kezkatzen zuten.[1]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikari tradizionalista izan zen (Gipuzkoako Comunión Tradicionalista izeneko alderdiko burua). 1936ko Gerra Zibilaren osteko errejimenean, Falange alderdiarekin izandako tirabiretan protagonismo handia izan zuen.[3]

Euskal kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere eragin politiko eta profesionala erakundeetan euskararen presentzia bultzatzeko baliatu zuen. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Egan aldizkariaren zuzendaria izan zen, Aingeru Irigarairekin eta Koldo Mitxelenarekin batera, artikulu ugari idatzi zuen euskaraz garaiko euskal aldizkarietan. Jan-Edanak liburua, sukaldaritzari buruzko artikuluak biltzen zituena, eman zuen argitara (gaiaz historian euskaraz argitaratutako laugarren liburua[4]). Gabriel Arestiren lehen laguntzaile eta bultzatzaileetakoa izan zen.

1936ko gerra ondorenean Euskaltzaindiaren aldeko gestioetan eta baimen lortzean paper garrantzitsua jokatu zuen, bereziki 1956ean lehen biltzar nagusi agerikoa Arantzazuko santutegian egin ahal izateko. 1954an euskaltzain oso izendatua izan zen. 1960. hamarkadan "Gero"-ren edizio berrirako behar zen dirua lortu zuen. 1969an Euskaltzaindiaren lege-nortasuna finkatzeko lanean aritu zen. Jendaurreko ospakizunetan maiz hitzaldiak euskaraz ematea egokitzen zitzaion, hiztun trebe eta bizia baitzen. Euskaltzaindian, baita ere, bertsolari lehiaketak eta jaialdiak antolatzeko batzordean nabarmendu zen zuen.

Zenbait euskal idazle historikoren lanak ere aztertu zituen. 1950eko hamarkadan Gipuzkoako Aldundiaren liburutegian hitzaldi batzuk ematen ziren euskaraz, aspaldiko euskal idazleei buruz, eta Arruek Asteasuko Agirre eta Gerrikori buruz hitzaldi bana eman zituen, gero Egan-en argitaratu zirenak. 1956ean, Mogelen Peru Abarkaren edizioaren (Itxaropena, Kuliska sorta) hitzaurrea egin zuen. "Euskera" aldizkarian (Euskaltzaindia) Loramendi, Iratzeder, Mirande, Gandiaga, Azkue eta Arestiri buruzko hitzaldiak argitaratu zituen. Euskararen batasunari buruzko kezka ere bazuen, eta horren kontura hitzaldia eman zuen Donostian, eta artikulua argitaratu "Euzko Gogoa" aldizkarian.

Donostiako "Julio de Urquijo euskal Filologi Mintegia"ren sortzaileetako bat izan zen.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egan, Euzko-Gogoa, Herria, Euskera, Zeruko Argia, El Fuerista, etc.
  • Gazi-gezak, Egan, 1956.
  • El bertsolari Bordel en el castillo donostiarra. 1823, 1971.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c VILLASANTE, Luis, 1978. "Jan-Edanak" liburuari hitzaurrean.
  2. Martorell Pérez 2011, p. 855, Bernardo Estornés Lasa, Antonio Arrúe Zarauz
  3. Manuel Martorell Pérez, Antonio Arrue, Euskaltzaindiaren suspertzean lagundu zuen karlista, [in:] Euskera 56 (2011), pp. 847–872
  4. SAN MARTIN, Juan, 1979. https://egoibarra.eus/es/publicaciones/escritores/187/at_download/file

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]