Perpinyàko Lonja
Perpinyàko Lonja | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | Ekialdeko Pirinioak |
Barruti | Perpignaneko barrutia |
Kantonamendu | canton of Perpignan-7 |
Frantziako udalerri | Perpinyà |
Koordenatuak | 42°41′59″N 2°53′42″E / 42.6997°N 2.8949°E |
![]() | |
Altitudea | 30,2 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1540 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00104080 |
Perpinyako Lonja, Llotja de Mar izenez ere ezaguna katalanez, eraikin gotiko zibil mediterraneo bat da, XIV. mendetik aurrera eraikia eta XVI. mendean amaitua Perpinyà hirian, Rosselló eskualdean (Ipar Katalunia).
Ezaugarriak eta historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko lonjen adibide nabarmen bat da, Aragoiko Erresumako hirietan egin zirenen estilokoa: Bartzelonan, Palman, Valentziako Zetaren lonja, Zaragozan, Alcañizen daude beste adibide batzuk, erresumaren indar komertzialaren lekuko.[1] Sant Joan Baptista katedralaren mendebaldean dago, Marxants eta Llotja kaleen arteko izkinan, non Llotja plaza dafgoen.[2] Erdi Arotik, plaza hori Perpinyako erdigunea da, eta tokiko botereak daude bertan: Itsas Lonja esan izan zioten hau, Hiriko Etxea eta Aldundiaren Jauregia.
1388an, Joan I.ak Itsas Kontsulatua sortu zuen, Perpinyango merkataritza arautu eta laguntzeko. 1397an egin zen lehen lonjaren lehen eraikin gotikoa. Ordukoak lau arkuteria baino ez zituen, 1540an antzeko bi irekierekin luzatu zena, Karlos V.a Perpinyan garaile sartu eta bi urtera. Eraikinaren lehen solairuan Trinitateko kapera zegoen, baina 21. mendean gela hori berregina dago, udal bulegoetan integratuta. Jacinto Rigau Arte Museoan ikusgai dago Trinitateko Erretaula hori, 1489koa, jatorriz kapera hartarako egina.
XVIII. mendean, Maillyko mariskalak, Rosselló-ko gobernadoreak, lonja antzoki bihurtu zuen, eta Frantses Iraultzaren ondoren postaren administrazio bilakatu zen.[3] Azkenik, 1841ean, udalak eraikina berreskuratu zuen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Leiho gotikoak.
-
Jatetxe bat lehen solairuan.
-
Lonja nola zegoen irudikatua bertan ikusgai zegoen Trinitatearen erretaulan.
-
Gaueko ikuspegia, eta hiriko turismo bulegoan bertan.
-
Ontzi itxurako haize-orratza, itsas merkataritzaren ikur.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Llotja de Perpinyà» artikulutik itzulia izan da, 2024-06-25 data duen 33640053 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-06-25 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «The Commercial Influence of the Crown of Aragon in the Eastern Mediterranean (Thirteenth–Fifteenth Centuries)» The Crown of Aragon: 279. 2017.
- ↑ La Llotja de Mar en els ortofotomapes de l'IGN
- ↑ Edifici de correus.