Persiarren Manifestua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Persiarren Manifestua

Persiarren Manifestua (gaztelaniaz: Manifiesto de los Persas) 1814ko apirilaren 12an Madrilen 69 diputatuk izenpetu zuten dokumentu bat izan zen. Bernardo Mozo de Rosales zihoan buru eta erbestetik itzultzen ari zen Fernando VII.ari, Desiratuari, Antzinako Erregimenera itzultzea eta Cadizko Gorteen legegintza bertan behera uztea eskatzen zioten. Puçolen, Valentzian, izan zen gertaera hau.[1]

Dokumentuaren izena idatziaren hasierako hitzetatik dator: antzinako pertsiarren artean, erregearen heriotzaren aurrean, ohikoa omen zen 5 egunez anarkian bizitzea. Sinatzaileek anarkia hori 2 urtez iraun duen liberalismoarekin alderatzen dute eta 1812ko Konstituzioak Frantziako iraultza esan nahi du. Horregatik, dokumentu honen bidez, Antzinako Erregimenaren estamentu tradizionalak berrezartzea eskatzen diote erregeari.

1814ko maiatzaren 4an, Fernando VII.ak, dokumentu honetan oinarrituz, absolutismoa berrezarriko zuen.

Manifestuaren zati bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«

Monarkia absolutua [...] arrazoimenaren eta adimenaren obra da: Jainkoaren legearen, justiziaren eta Estatuaren funtsezko arauen menpean dago: konkistako eskubideaz ezarri zen, edo beren Erregeak hautatu zituzten lehenbiziko gizonen borondatezko menekotasunaz. Honetara, subirano absolutuak ez dauka bere aginteaz abusatzeko ahalmenik (Jainkoak berak ez zuen eskubide hau izan nahi): horregatik beharrezkoa izan da botere subiranoa absolutua izatea, ororen interesari dagokion guztia menekoei agindu ahal izateko, eta obeditu nahi ez dutenak hartara behartzeko.

»

[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Queralt, María Pilar Atlas Ilustrado de la Historia de España 147. orrialdea .
  2.   Kondaira http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak .