Pertzaren logika
Pertzaren logika (frantsesez, logique du chaudron) baliabide erretoriko bat da, iritzi bat justifikatzeko hainbat arrazoi kontraesankor erabiltzean datzana. Jacques Derrida filosofoak sortu zuen terminoa, Sigmun Freud psikoanalistaren Ametsen interpretazioa (1990) eta Adarjotzeak eta inkontzientearekin erlazioa (1905) liburuetako pasarte bat oinarritzat hartuta.
Sigmun Freudek paziente baten ametsa kontatzen du liburuetan. Ametsean, gizon bat auzokideak salatzen du, gizonari utzi zion pertza hautsita itzuli diola argudiatuz. Gizonak bere burua defendatzen du, argudio hauek emanez:
- Auzokideari pertza egoera onean itzuli ziola.
- Auzokideak utzi zionean pertza jadanik hautsita zegoela.
- Auzokideak ez ziola pertzarik utzi.
Freudek dio argudioak banaka egokiak izan daitezkeela, baina elkarrekin aurkeztuta kontraesankorrak eta mundu errealean falazia bat direla. Ametsetan kontrako ideia edo gertakariak aldi berean gerta daitezkeela azaltzeko erabili zuen kontakizuna.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |