Peru-Saroi babeslekua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Peru-Saroi babeslekua Urkilla mendilerroan dagoen saroi edo artzain babesleku bat da, Peru-Aitz izeneko mendiaren oinean kokatua.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria, Pedro Etxezarreta izeneko artzain batean dago. Izan ere, babesleku honetatik gertu, Zorrotzarri izeneko zutarria dago. Aipaturiko artzainak, Zorrotzarri zutarria babeslekua egiteko erabiltzearen protesta bezala, harriak, Zorrotzarri izena zuela eta belaunaldi askotan zehar errespetatu izan zela argudiatu zuen, babeslekua eraiki zen garaian, 1948 eta 1950 urteen artean. Zorrotzarriren zatietako bat, berriz jatorrizko tokian jarri zuten. Bestea, babeslekuaren leiho baten zati da. Ordutik, mendiari zein babeslekuari, artzain honen izena jarri zitzaien.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]