Peru Harri museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Peru Harri museoa
Peru-harri 0001.jpg
Peru Harri museoko harrijasotzaile erraldoiaren eskultura.
Peru Harri museoa hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Peru Harri museoa
Peru Harri museoa
Peru Harri museoa (Nafarroa Garaia)
Koordenatuak 43° 04′ 28″ N, 1° 54′ 26″ W / 43.0744°N,1.9072°W / 43.0744; -1.9072Koordenatuak: 43° 04′ 28″ N, 1° 54′ 26″ W / 43.0744°N,1.9072°W / 43.0744; -1.9072
Herrialdea Euskal Herria
Hiria Nafarroako Foru Erkidegoa Leitza, Nafarroa
Helbidea Gorrittenea baserria
Zuzendaria Iñaki Perurena
Telefono zenbakia 659701045
Posta elektronikoa peruharri@hotmail.com

Peru Harri museoa edo Harriaren parkea Nafarroako Leitza udalerrian dagoen harriari eskeinitako museo bat da. Iñaki Perurena harrijasotzaile eta aktore ezagunak sortu zuen.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunetik 2 kilometrora dago, Uitzira doan NA-1700 errepidea jarraituz, esku baten hatz bateek leku honetara daraman bidegurutzea adierazten du. Bertaratzeko, sarbidean kareharrizko arku baten azpitik igarotzen da.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harriak, erronkak, Euskal Herriko mitologiak eta historiak bat egiten duten tokia da.

Museo honetan Iñaki eta Inaxio semeak euskal historia eta kultura harriaren bitartez azaldu nahi izan dute. Alde batetik, neurri handietako kanpo eskulturen bidez, tartean harrijasotzaile erraldoia, 8 metro garai eta 40 tonako eskultura ikusgarria. Bestalde, hiru solairuko harri eta egurrezko baserriaren barnean argazkiak, lehiaketetan erabilitako jantziak, oroigarriak, eta batez ere, hark erabili eta jasotako harriak ikusgai daude. Mota, itxura, neurri eta pisu ezberdinetako harriak daude, bakoitza bere berezko istoriarekin.

Perurenatarren museo hau bisitatzeko modurik onena bisita gidatua da, baina ez beste edozein museo gida arrunt batekin bezala, honako honetan Perurenatarra harreragile eta gidariak ere bai baitira.

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urte osoz, egunero, aurrez hitzordua ezibestekoa da.
  • Bisita gidatua: Iñaki Perurena berberak gidatuta burutzeko aukera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]