Peshmerga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mahmud Barzanji xekea, Peshmergen lehenengo buruzagia

Peshmerga (kurdueraz: Pêşmerge, pɛʃmærˈɡæ ahoskatua, "heriotzari aurre egiten dutenak") kurduek bere borrokalariei ematen dieten izena da. Kurdistango peshmergak 1920ko hamarkadaren hasieran sortu ziren, Otomandar eta Qajar inperioaren aurkako independentzia mugimenduarekin batera.

Peshmerga gudarosteek emakumeak dituzte bere barnean.[1] Eskualdeko gudarosterik eraginkorrenetariko bat izan dira, bere etnia eta erlijiokideak ez direnak ere babestuz. Irakeko Gerran Saddam Hussein atxilotzeko misioetan parte hartu zuten, baita Osama Bin Ladenen mezularia zen Hassan Ghulen atxiloketan ere.[2]

Irakeko Kurdistango Gobernuak Peshmerga izendatu zituen bere indar armatuak.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]