Saddam Hussein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saddam Hussein
Saddam Hussein at trial, July 2004.JPEG
Irakeko lehen ministro

1994-05-29 - 2003-04-09
Ahmad Husayn Khudayir as-Samarrai Itzuli - Mohammad Bahr al-Ulloum Itzuli
Irakeko presidentea

1979-07-16 - 2003-04-09
Ahmed Hassan al-Bakr Itzuli - Coalition Provisional Authority Itzuli
Bizitza
Jaiotza Al-Awja Itzuli1937ko apirilaren  28a
Herrialdea  Irak
Heriotza Kadhimiya Itzuli2006ko abenduaren  30a (69 urte)
Hobiratze lekua Al-Awja Itzuli
Tikrit
Heriotza modua heriotza zigorra: urkatzea
Familia
Aita Hussein 'Abid al-Majid
Ezkontidea(k) Sajida Talfah Itzuli  (1958 -  2006-12-30)
Samira Shahbandar Itzuli  (1986 -  2006-12-30)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Kairoko Unibertsitatea
(1960 - : zuzenbide
Hizkuntzak arabiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Iraqi Armed Forces Itzuli
Gradua Muhib Itzuli
mariskal
Parte hartutako gatazkak Iran-Irak gerra
Invasion of Kuwait Itzuli
Irakeko Gerra
Golkoko Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa Baath Alderdi Arabiar Sozialista
IMDb nm0404010
Saddam Hussein Signature.svg

Saddam Hussein Abd al-Majid al-Tikriti (1937ko apirilaren 28a - 2006ko abenduaren 30a). Arabieraz: صدام حسين عبد .المجيد التكريتي politikari eta militar sunitar-irakiarra. Irakeko diktadore izan zen 1979tik 2003ko apirila arte eta beranduago, 2006ko azaroaren 5ean, gizateriaren aurkako krimenengatik heriotz zigorrera kondenatu zuten.

Baath Alderdikoa (zeinek panarabismo sekularraren, ekonomia modernizazioaren eta sozialismoaren alde jotzen zuen), Irakeko 1968ko estatu kolpean parte hartze handia izan zuen Husseinek. Hori dela-eta, Ba'ath alderdiak boterea eskuratu zuen. Boterean Ahmed Hassan al-Bakr zeudela (Saddam Husseinen lehengusua), Hussein presidenteordea izan zen. Gobernua eta armadaren arteko lehiaz baliatuta, errepresioa areagotu eta bere autoritatea indartu zuen.

Presidentzia lortutakoan, gobernu autoritarioa osatu zuen. Iranen kontrako gerraz (1980-1988) zein Golkoko inbasioaz (1991) profitatu zen aginteari eusteko. Independentziaren alde jotzen zuten kurduarrek zein xiiek Husseinen errepresio latza jasan behar izan zuten. Beste aldetik, arabiarren artean ospe handia izaten zuen, Israeli aurre egiteagatik.

Saddam kartzelan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saddam Iraken harrapatu zutenean

Ameriketako Estatu Batuek kargutik kendu zuten 2003ko herrialdea inbaditzean. Abenduaren 13an atzemanda, gizateriaren kontrako krimenak leporatu zizkioten Irakeko gobernu berriak izendatutako Epaitegi Berezian. Auzitegiak 2006ko azaroaren 5ean eman zuen epaia, eta Sadam Hussein heriotza zigorrera kondenatu zuen. Azkenik, 2006ko abenduaren 30 urkatu egin zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saddam Hussein Aldatu lotura Wikidatan