Peta Zetas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peta Zetas
popping candy (en) Itzuli
Fabrikazioa
DiseinatzaileaWilliam A. Mitchell (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Sorrera1956
JabeaZeta Espacial (en) Itzuli -

Peta Zetas karamelu karbonatatua da. Bere ezaugarri nabarmenena osagaiak anhidrido karbonikoaren eraginpean egotea da, karameluan harrapatuta dagoena.[1] Gozokia ahoan sartzen denean, partikula horiek askatzen ditu listuarekin kontaktuan jartzean, eta soinua eta leherketa- zein eferbeszentzia-sentsazioa sortzen dituzte.

Gozoki mota hau 1956an sortu zen William A. Mitchell General Foodseko zientzialariak. Pop Rocks izenaz ezagutzen den karamelua 1975ean hasi zen saltzen, baina berehala kendu zuten merkatutik.[2]

1979an, Zeta Espacial, gaur egun Rubín (Bartzelona) egoitza duen enpresa sortu zuten Ramon Escolà ingeniari kimikoak eta Zeta taldeko enpresaburu Antonio Asensiok, horrelako produktu bat garatu eta saltzeko.[3] 1980ko hamarkadan oso ezaguna egin zen eta gaur egun ere merkaturatzen jarraitzen du, mundu osoan zehar, leku batzuetan Pop Rocks izenarekin. Zaporerik ezagunena marrubiarena da, nahiz eta atzerrian beste aldaera batzuk dauden.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]