Edukira joan

Petra Barnés González

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petra Barnés González

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPetra Barnés González
JaiotzaMadril1908ko apirilaren 9a
Herrialdea Espainia
Heriotza1992 (83/84 urte)
Familia
AitaFrancisco Barnés Salinas
Ezkontidea(k)Francisco Giral (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria

Petra Barnés González (Madril, 1908ko apirilaren 9a - 1992) Espainiako aitzindarietako bat izan zen kimikaren arloan. Fisika eta Kimikako Institutu Nazionaleko laborategian lan egiteko hautatu zuten, Zilar Aroan.[1]

Petra Barnesek hiru ahizpa izan zituen (Dorotea, Adela eta Angela), eta hiru neba (Urbano, Franciso eta Juan). Bere gurasoak, Dorotea González eta Francisco Barnés Salinas, instituzionistak zirenak, alabek semeek bezala ikas zezaten saiatu ziren. Aita Institutu-Eskolako Historiako katedraduna izan zen, diputatua 1931n eta Instrukzio Publiko eta Arte Ederretako ministroa 1933an, Manuel Azañaren gobernuarekin, eta ondoren, 1936an, Santiago Casares Quirogaren lehenengo eta José Giralen gobernuarekin ondoren.[2]

Barnés ahizpak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Teresa Salazar eta Barnés ahizpen doktoretza eta lizentziatura sarien berri eman zuen El Heraldok

Lau ahizpek unibertsitate ikasketak egin zituzten: Dorotea eta Adela kimikan lizentziatu ziren, Petra farmazian eta Angela arabiar filologian.

Petra Institutu-Eskolako ikaslea izan zen bigarren hezkuntzako hirugarren mailatik. Farmaziako ikasketak egin zituen, eta 1932an lizentziatu zen, lizentziatura sari bereziarekin. Horren berri eman zen prentsan. Petra Institutu Eskolako irakasle arduraduna izan zen 1931tik 1933ra. Unibertsitate Zentraleko lana eta Fisika eta Kimikako Institutu Nazionaleko laborategikoa uztartu zituen.[3]

Angela Barnés González

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ángela Barnés González ( Ávila, 1913 - Sanlúcar de Barrameda. 2010eko abuztuaren 12a) filologia arabiarreko lizentziaturan aparteko saria lortu zuen 1932an. 1933ko Mediterraneoan zeharreko unibertsitateko gurutzaldian parte hartu zuen. 1936ko maiatzaren 30ean doktore-tesia defendatu zuen. Gerrak bere karrera eten zuen.[4]

Espainiako gerra zibilak eta diktadura frankistak erbestera joatera behartu zuen Petra, eta Mexiko aukeratu zuen bizilekutzat. 1939an iritsi zen bertara, Francisco Giral senarrarekin eta Ángela eta Francisco Giral Barnés seme-alabekin. Bere sarrera-fitxan farmazialaria eta irakaslea zela jasotzen da.[2]

Petra Barnés Gonzálezen migrazio eta asilo dokumentua

Senar-emazteek Mexikoko erbestea aukeratu zuten, Zentro Politeknino Nazionaleko laborategian lana zutelako.[2]

Elkarrekin, giralgeninaren formula aurkitu zuten.[2]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2009ko apirilaren 15ean, “Ni tontas ni locas” liburuaren aurkezpenean, Barnés ahizpei omenaldia egin zitzaien ekitaldia eskainiz.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Magallón Portolés, Carmen. (2011). «Químicas españolas en la Edad de Plata» Anales de Química de la RSEQ (1): 94–101. ISSN 2792-5250. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2014-09-29). «La saga de las Barnés: Dorotea (1904-2003), Adela (1908), Petra (1910-1992) y Ángela (1912)» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  3. «Mujeres y segunda enseñanza en Madrid (1931-1939). El personal docente femenino en los institutos de bachillerato - E-Prints Complutense» web.archive.org 2016-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  4. de Agreda Burillo, Fernando. «Recuerdos de Crucero Universitario por el Mediterráneo» acrobat.adobe.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  5. Martín, A.. (2009). «Presentación del libro "Ni tontas ni locas"». Tribuna Complutense..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]