Manuel Azaña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Azaña
Azaña 3.jpg
Errepublikako presidentea

1936ko maiatzaren 10a - 1939ko martxoaren 3a
Niceto Alcalá-Zamora - Francisco Franco
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko martxoaren 3a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Madrid (capital) (en) Itzuli
Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Ministro Kontseiluko Presidentea

1936ko otsailaren 19a - 1936ko maiatzaren 10a
Manuel Portela - Santiago Casares
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 19a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Vizcaya (capital) (en) Itzuli
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Ministro Kontseiluko Presidentea

1931ko urriaren 14a - 1933ko irailaren 6a
Juan Bautista Aznar-Cabañas (en) Itzuli - Alejandro Lerroux
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 20a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Valencia (capital) (en) Itzuli
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 10a - 1931ko abuztuaren 5a
Barrutia: Baleares (en) Itzuli
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Gerra-ministroa

1931ko apirilaren 14a - 1933ko irailaren 12a
Dámaso Berenguer, 1st Count of Xauen (en) Itzuli - Juan José Rocha García (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAlcalá de Henares1880ko urtarrilaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMontauban eta Frantzia1940ko azaroaren 3a (60 urte)
Hobiratze lekuaMontauban
Familia
AitaEsteban Azaña
Ezkontidea(k)Dolores Rivas Cherif (en) Itzuli  (1929ko otsailaren 27a -  1940ko azaroaren 3a)
Familia
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua
Unibertsitate Zentrala Doctorado en Derecho
Hezkuntza-mailaPh.D.a
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta idazlea
Lantokia(k)Madril
MugimenduaGeneration of 1914 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaIzquierda Republicana

IMDB: nm0044140 Find a Grave: 6986337 Edit the value on Wikidata
Manuel Azaña (1880-1940) firma.png

Manuel Azaña Diaz (Alcala de Henares, 1880ko urtarrilaren 10a - Montauban, Frantzia, 1940ko azaroaren 3a), espainiar politikari eta idazlea izan zen. Ministroen Kontseiluko Presidentea (1931-1933, 1936) eta Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea (1936-1939) izan zen.

Casas Viejaseko gertakarien ondorioz, dimititu behar izan zuen.

XX. mendeko Espainiako politikari eta hizlari garrantzitsuenetariko bat izan zen, eta era berean kazetari eta idazle ezaguna. 1926an Vida de Juan de Valera liburuagatik Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen. La Velada en Benicarló liburuan, 1930eko hamarkadaren inguruko gogoeta-lana egin zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Acción Republicana taldearen sortzailea (1924), eta Espainiako Bigarren Errepublika ekarri zuen batzorde iraultzailearen kide izan zen. 1931n, Errepublikaren behin-behineko gobernuan, Gerra ministroa izan zen eta armadaren eraberritzea abiarazi zuen. Hizlari ona, gobernuaren proiektuari buruzko eztabaidan nabarmendu zen, batez ere kleroaren aurkako klausulak aldezterakoan. 1931-1933 bitartean gobernuburua izan zen. 1933ko hauteskundeek ordura arteko politikaren gaitzespena ekarri zuten. Eskuineko gobernuaren bi urteetan esetsi egin zuten. Bere alderdia berriro antolatu zuen, eta Izquierda Republicana alderdia sortu. Fronte Popular delakoaren ardatz zen alderdi honek 1936ko hauteskundeak irabazi zituen, eta maiatzean Errepublikako Presidente izendatu zuten. Gerra Zibila amaitutakoan Frantziara erbesteratu zen, errefuxiatu politiko gisa.

Literaturagile fina izan zen, La pluma (1920) literatura aldizkariaren sortzailea eta 1923-1924 urteetan España aldizkariaren zuzendaria. Eleberri autobiografiko bat idatzi zuen: El jardín de los frailes (1926). Literatura kritikari gisa lan batzuk utzi zituen: La invención del Quijote (1934) eta Vida de Juan de Valera, Juan Valera idazleari buruzko azterketa kritikoa. Politika elkarrizketei buruzko obra bat idatzi zuen Gerra erdian: La velada de Benicarló. George Borrowen La Biblia en España itzuli zuen gaztelaniara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Azaña Aldatu lotura Wikidatan