Edukira joan

Phia Ménard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phia Ménard

Bizitza
JaiotzaNantes1971ko otsailaren 11 (53 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmalabarista eta antzerki zuzendaria

Phia Ménard (Nantes, 1971ko otsailaren 11) antzezle, koreografo eta antzerki zuzendari feminista da. Gaur egungo dantza, mimoa eta aktore-jokoa lantzen ditu. Gorputzak, identitateak eta performantziaren gaiak jorratzen ditu.[1]

Phia Ménard Philippe Ménard izan zen 2008ra arte. Bere ekarpen artistikoetan gorputzari, identitateari eta generoari buruzko galderetan sakontzen du. sistema patriarkalak emakumeengan bideratu bortizkeria eta kontrola ikertuz. [2][3][4]

« Gizonezko gorputzetik emakumezkora eraman nauen gorputz eta galdezkatze ibilbidea baduen artista bat naiz. Oinarrian trans bat naiz, nahiz eta gaur egun emakume izan. [1] »


Jérôme Thomasen “Extraballe” ikuskizuna aurkitu zuenean (1991), Ménard-engan piztu zen arteetan eta, bereziki, malabarerian prestatzeko nahia. Esku jokoan, dantzan, antzerkigintzan eta mimoan formatu zen eta Thomasen konpainian sartu zen 1995ean, Hic Hoc ikusgarriarekin emanez bere lehen urratsak. 1998an sortu zuen Non Nova konpania. Orduz geroztik segitzen du konpainia zuzentzen. 2008an abiatutako identitate trantsizioa izan zuen ardatz  urte berean taularatutako P.P.P obran.[5] Paul B. Preciadorekin gdari da In the Mood obran Bruselako CIFAS eskolan, generoa eta aldarteak gaiak landuz. [1] [6] Saison Sèche obran emakumeon gorputzek espazioan duten tokia islatu eta gizon-emakume harremanena dagoen tentsioa aurkeztzen du.[7]

« Gizon baten gorputzean bizi nintzenean, boterearen gorputzean nengoen. Orduan jabetzen nintzen indarkeriaz, baina ez nuen bizitzen. Gaur bai, bizitzen dut".[8] »

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «"Komunikazio bide nagusia gorputzarena da, haragiarena"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  2. (Frantsesez) Saulay, Anne. (2019-03-07). Qui veut la peau des femmes ?. Le Passeur ISBN 978-2-36890-613-2. (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  3. (Frantsesez) «Phia Ménard» Scène nationale du Sud-Aquitain (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  4. Tait, Peta. (2013-12-01). «Ice Burns» Performance Research 18 (6): 81–88.  doi:10.1080/13528165.2013.908060. ISSN 1352-8165. (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  5. (Frantsesez) «Fille ou glaçon, Phia Ménard jongle avec le genre» Le Monde.fr 2016-01-20 (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  6. (Frantsesez) «Phia Ménard» Compagnie Non Nova (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  7. (Frantsesez) «Saison Sèche» Compagnie Non Nova (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  8. (Gaztelaniaz) «Phia Ménard, una de las grandes de la escena francesa, elige el Central para su presentación en España» sevilla 2019-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]