Philippe Lamour
Philippe Lamour | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1974 - 1992 - Jean-Claude Bousquet (en) →
1965 - 1983
1955 - 1974
1950(e)ko hamarkada - Charles Daussant (en) → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Philippe Jules Emmanuel Joseph Marie Lamour | ||||||||
Jaiotza | Landrecies, 1903ko otsailaren 12a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Heriotza | Bellegarde, 1992ko uztailaren 25a (89 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | abokatua, goi-funtzionarioa, ekonomialaria eta politikaria | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Le Nouveau Siècle (en) BRL (en) Q3391493 (1930 - Interministerial Delegation for Territorial Planning and Regional Attractiveness (en) (1963 - 1974) | ||||||||
Kidetza | Q2994340 | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Le Faisceau (en) Q20724590 |
Philippe Lamour (Landrecies, 1903ko otsailaren 12a - Bellegarde, 1992ko uztailaren 25a) frantses abokatua izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisen egin zituen zuzenbide-ikasketak. Oso gazterik hasi zen abokatu-lanetan. Hogeita hamar urte zituenean ospetsu egin zen Seznec eta Stavisky aferetan egindako lan bikainagatik. Nekazarien Konfederazio Nagusia sortu zuen, eta bertako idazkari nagusia izan zen. Indar handiz lan egin zuen Frantziako nekazarien eta erakunde sindikal, finantzetako eta antolamenduzkoen alde. 1945ean Ekonomia Batzordeko kide egin zuten (1953 arte), eta 1946an Kredituaren Batzorde Nazionaleko kide (1971 arte). Frantziako ardogile elkarteen federazioko lehendakaria izan zen. 1974an Languedoc-Roussillon eskualdeko batzorde ekonomiko eta sozialeko lehendakari egin zuten.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La République des producteurs 1926,
- Entretiens sous la Tour Eiffel 1929 (Renaissance du Livre),
- L'affaire Seznec 1931 (Éditions de la Province),
- Un dur, André Cayatterekin batera, 1934 (Nouvelles Éditions Latines),
- L'affaire Peyrières, André Cayatterekin batera, 1934 (Nouvelles Éditions Latines),
- Un monstre, André Cayatterekin batera, 1935 (Nouvelles Éditions Latines),
- La peau des autres 1936 (Baudinière),
- 60 millions de français 1967 (Buchet/Chastel),
- Prendre le temps de vivre, Jacques de Chalendarrekin batera, 1974 (Le Seuil),
- L'écologie, oui, les écologistes, non 1978 (Plon),
- Le cadran solaire, 1979 (Robert Laffont),
- Les quatre vérités, 1981 (Robert Laffont) .
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.