Stavisky afera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Stavisky afera Frantziako Hirugarren Errepublikako gizarte eta politika arloko gatazka bat izan zen, 1933ko abenduan gertatua. Afera Alexandre Stavisky, Sacha Ederra ezizena zuena[1], politikoekin harreman onak zituen errusiar jatorriko iruzurgilearen baldintza arraroetan izandako heriotzarekin hasi zen eta Camille Chautempsen gobernuaren eroaldia eta 1934ko otsailaren 6ko istiluak eragin zituen.[2]

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1933ko abenduaren 23an, Gustave Tissier Baionako Crédit communal banketxeko zuzendaria atxilotu zuten, piramide-formako iruzurra egiteagatik eta zirkulazioan erabilera legala ez zuten 235 milioi liberako billeteak jartzeagatik akusatua.[3] Laster, Tissier ez zela arduraduna kain zuten, Crédit communalen sortzailea zen Serge Alexandre Stavisky baizik, Baionako alkatea zen Dominique-Joseph Garaten laguntza izan zuena.[4] Alexandre Stavisky aurreko urteetan zenbait aldiz ikertu zuten, iruzurrekin lotura zuelakoan.

Harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalaparta handiz egindako ikerketaren arabera, Staviskyk harreman etengabeak zituen polizia[5], kazetari eta epaile askorekin[6]: Bonnaure diputatua, Renoult senataria, Kolonietako ministraoa eta Justizia ministroa izandakoa zen Albert Dalimier, Dubarry eta Aymard egunkari-zuzendariak, Camille Chautemps ministro-batzordeen presidentearen koinatua zen Pressard prokuradore nagusia... denek azpijokoak egin zituzten Staviskyren aurkako prozesua behin betiko gutxiesteko. 1934ko urtarrilaren 7an, Chamonixeko bere txaletan, poliziak Stavisky hil-hurren topatu zuenean, denok aieruka ibili ziren nori gehien on egiten zion.[7] Heriotza suizidio edo krimen batek eragina zen ere zalantzan zegoen eta Le Canard enchaîné aldizkariak honelako izenburua jarri zion artikuluari: «Stavisky s'est suicidé d'une balle tirée à 3 mètres. Voilà ce que c'est que d'avoir le bras long» (Staviskyk 3 metrotik su egindako bala batez bere buruaz beste egin du. Hau bai beso luzea izatea). 1934ko otsailaren 16an Albert Princeren lepo egindako gorputza topatu zutenean, eztabaida piztu eta Pierre Bonny inspektoreak Marseillako mafiarekin lotura zuten hiru lagun (Paul Carbone, François Spirito eta Gaëtan de Lussats) atxilotu zituen[8].

Parlamentarismoaren aurkako istiluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stavisky aferak izugarrizko eskandalu eragin zuen, ministro eta legebiltzarkide ustelak ikerketa bazterrean uztea saiatzen zirela jakin zutenean. Camille Chautemps errepublikano-sozialista burua zuen gobernua erori zen, nahiz eta eskuinak Staviskyren heriotzak ezkerrari, Alderdi Erradikali eta Chautemps berari on egin ziola esan. André Tardieu politikari kontserbadoreak «chéquards» edo politiko ustelen balizko zerrenda argitaratu zuen. Léon Daudet kazetari eta idazleak Chautemps gaizkile eta hiltzaile banda baten burua zela zioen. Gainera, Staviskyren gaizkideak izendatzeko neologismo bat asmatu zuen: «stavisqueux».[9] Frantzia osoan, parlamentarismoaren aurkako mugimenduaren indarra hazi zen, Hanau edo Oustric aferekin baino gehiago.

Klima sozialak 1934ko otsailaren 6ko istiluak eragin zituen.

Afera zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kessel, Joseph (1934) Stavisky, l'homme que j'ai connu Gallimard.
  2. Jankowski, Paul (2000) Cette vilaine affaire Stavisky, Histoire d'un scandale politique Fayard.
  3. Kupferman, Fred (1978ko abendua) «L'affaire Stavisky» L'Histoire (7): 43-51.
  4. Lorenz, Paul (1974) L'Affaire Stavisky N'avouez jamais Presses de la Cité 181 or..
  5. Goyard, Claude (1979) Jacques Aubert ed. Un aspect de la police politique sous la Troisième République : l'enquête et le rôle de la Sûreté générale dans l'affaire Stavisky L'État et sa police en France Geneva: Droz 177-206 or..
  6. Jankowski, Paul (2000) Cette vilaine affaire Stavisky Paris: Fayard 467. or. ISBN 2-213-60645-5.
  7. Lenglois, Paul (1934) Vie et mort de Stavisky Denoël et Steele.
  8. Cornut-Gentille, Pierre (2010) Un scandale d'État : l'affaire Prince Perrin.
  9. Favre, Pierre Histoire d'un militaire peu ordinaire : fragments du siècle.