Laxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Laxoa[1] pilota jokoaren aldaera bat da, gaur egun tresnaz jokatzen direnen artean aldaerarik zaharrena (esku huska jokatzen den bote-luzea da ezaguna dugun zaharrena). Luzeko pilota jokoa da, hots, plaza batean bi talde aurrez aurre jarrita. Jokalariek eskularruarekin jotzen dute pilota. Kintzeka eta jokoka kontatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. eta XIX. mendeetan izan zuen loraldia, eta gehien jokatzen zen pilota jokoaren aldaera zen, errebotearekin batera. Orduko hartan, Euskal Herri osoan, Errioxan eta Aragoiko zenbait aldetan jokatzen zen. XX. mendearen hasieran gainbehera etorri zitzaion, eta Espainiako Gerra Zibilaren atzetik etorritako gerraondoan erabat galdu zen. Gaur egun, Malerrekan eta Baztanen jokatzen da, 1960ko hamarkadan egindako berreskuratze ahaleginari esker; berreskuratze horretan, erabakigarria izan zen Jesus Jaimerena iruritar apaizaren lana.[2] Gaur egun, Baztanen eta Malerrekan jokatzen da: Donezteben, Iruritan, Arraiozen, Oizen. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua laxoa kultura ondasun izendatzea aztertzen ari da.[3]

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak lau pilotariz osaturik daude, bi eskularru motzarekin eta beste biak luzearekin. Sakea eskularru luzez egiten da. Pilotek 115 eta 125 gramoko pisua dute.

Jokalekuak 66 m luze eta 16 m zabalekoak dira orokorrean. Dena dela, tokian tokiko aukeretara egokitzen dira (zelaiak, herriko plazak, kale-tarteak...). Botarria jokalekuaren alde batean ipintzen da, eta eremuen arteko marra erdialdean. Jokaleku osoan egin daitezke arraiak, taldeen eremuan trukatzeko.

Txirristaren teknika erabiltzen da eta ez da atxikirik onartzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Laxoaren arautegia "Joko zuzenen arauak" kapituluan ikus 2. atala. Euskal Herriko Pilota Konfederazioaren webgunean
  2. «Bitxikeriak», Doneztebeko Udalaren webgunean. Eskuratze data: 2011-01-13.
  3. (Gaztelaniaz) «12 localidades de Baztan-Bidasoa, dentro de la Ruta de la Pelota», Jauregia landa turismoko etxearen webgunean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arraztoa, Tiburcio (2010): Laxoa, la pelota en la plaza, Cenlit Ediciones. ISBN 84-96634-60-4.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]