Pim Fortuyn
Wilhelmus Simon Petrus Fortuijn (Velsen, 1948ko otsailaren 19a - Hilversum, 2002ko maiatzaren 6a) herbeheretar politikari, idazle eta soziologoa izan zen.
Rotterdamgo Erasmo Unibertsitateko irakaslea izan zen negozioetan aritu eta Herbehereetako gobernuari gizarte-azpiegiturei buruzko aholkuak eman aurretik.
Hasiera batean ideologia marxista eta Herbehereetako Alderdi Komunistaren jarraitzailea izan zen. 1970eko hamarkadan Herbehereetako Alderdi Laboristako kide izan zen. 1990eko hamarkadan, immigrazio-politikaren aurka agertu zen bere herrialdean, eta kultura aniztasuna, immigrazioa eta islama kritikatu zituen.
2002an Lijst Pim Fortuyn alderdia sortu zuen, udal hauteskundeetan Rotterdamen bozkatuena izan zena.
2002ko maiatzaren 6an ingurumenaren aldeko ezkertiar eta animalien eskubideen aldeko militante batek hil zuen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Het zakenkabinet Fortuyn (A.W. Bruna, 1994)
- Beklemmend Nederland (A.W. Bruna, 1995), (ISBN 90-229-8234-3)
- Uw baan staat op de tocht!: Het einde van de overlegeconomie (A.W. Bruna, 1995) (ISBN 978-90-229-8264-8
- Mijn collega komt zo bij u (A.W. Bruna, 1996), (ISBN 9789022983119)
- Tegen de islamisering van onze cultuur: Nederlandse identiteit als fundament (A.W. Bruna, 1997), (ISBN 90-229-8338-2)
- Zielloos Europa (Bruna, 1997), (ISBN 90-229-8352-8)
- 50 jaar Israel, hoe lang nog?: Tegen het tolereren van fundamentalisme (Bruna, 1998), (ISBN 90-229-8407-9)
- De derde revolutie (bruna, 1999)
- De verweesde samenleving (Karakter Uitgevers, 2002) (ISBN 90-6112-931-1)
- De puinhopen van acht jaar Paars (Karakter Uitgevers, 2002), (ISBN 90-6112-911-7)