Piramide ekologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piramide energetikoa.

Piramide ekologikoa ekosistemaren egitura trofikoa adierazten duen piramide formako diagrama grafikoa da. Maila trofiko bakoitza barra batek adierazten du; oinarriko barra ekoizleei dagokie, gainean kokatutakoa kontsumitzaile primarioei, azken horren gainean ezarritakoa kontsumitzaile sekundarioei, eta abar.[1]

Piramide energetiko batek zenbat energia atxikitzen den biomasa berri moduan maila trofiko bakoitzean erakusten du, eta biomasa-piramide batek zenbat biomasa dagoen organismoetan (organismo batean dagoen materia bizi edo organiko kopurua) erakusten du. Piramide numeriko bat ere badago, maila trofiko bakoitzeko organismo indibidualen kopurua adierazten duena. Piramide energetikoak normalean bertikalak izaten dira, baina beste piramide batzuk alderantzikatu egin daitezke edo beste forma batzuk hartu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.