Pistol
Pistol | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Izenburua | Pistol |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 6 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Lonely Boy: Tales from a Sex Pistol (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Danny Boyle |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 2022ko maiatzaren 31 |
Argumentu nagusia | Sex Pistolsa |
![]() ![]() ![]() |
Pistol sei ataleko mini-telesail bat da, drama muikal biografikoa Craig Pearcek FX telebistarentzat sortua, eta Danny Boylek zuzendua. Sex Pistols taldearen historia da, Steve Jones gitarristari jarraituz kontatua, nola sortu zen taldea, eta ospearen gailentasunera nora iritsi zen, punk mugimenduaren hastapen eta klimaxean. 2022ko maiatzaren 31n estreinatu zen Hulun.[1]
Telesailaren garapenean, Pistoldarren arteko musikari biziek bat egin zuten proiektuarekin eta Sid Viciousen ondorengoek ere, ez ordea John Lydon / Rottenek zeinek haserre erreakzionatu zuen ekoizpenaren kontra[2]. Historia benetan gertatu zen moduaren eta gidoiaren artean desberdintasunak badirela azaleratu dute musika kritikariek[3].
Aktoreak eta rolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Toby Wallace: Steve Jonesen rolean,
- Anson Boon: Johnny Rotten
- Jacob Slater: Paul Cook
- Christian Lees: Glen Matlock
- Thomas Brodie-Sangster: Malcolm McLaren
- Talulah Riley: Vivienne Westwood
- Louis Partridge: Sid Vicious
- Sydney Chandler: Chrissie Hynde
- Emma Appleton: Nancy Spungen
- Maisie Williams: Pamela "Jordan" Rooke
- Dylan Llewellyn: Wally Nightingale
- Ferdia Walsh-Peelo: Nick Kent
- Beth Dillon: Siouxsie Sioux
- Bianca Stephens: Bodies Sex Pistolsen abestiko protagonista, Pauline.
- Zachary Goldman: Billy Idol
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Rice, Lynette. (March 29, 2022). «Limited Series ‘Pistol’ About Guitarist Steve Jones Bows On Hulu In May» Deadline.
- ↑ (Ingelesez) Kielty, Martin. «John Lydon Responds to Danny Boyle's 'Pistol' Claim» Ultimate Classic Rock (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) GREENE, ANDY. (2022-09-06). «'Pistol': qué es realidad y qué es ficción en la miniserie sobre los Sex Pistols» Rolling Stone en Español (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kategoriak:
- Danny Boylek zuzendutako telesailak
- Toby Wallacek antzeztutako telesailak
- Anson Boonek antzeztutako telesailak
- Louis Partridgek antzeztutako telesailak
- Christian Leesek antzeztutako telesailak
- Emma Appletonek antzeztutako telesailak
- Talulah Rileyk antzeztutako telesailak
- Maisie Williamsek antzeztutako telesailak
- Thomas Brodie-Sangsterrek antzeztutako telesailak
- Ingelesez egindako telesailak
- FXko telesailak
- Sex Pistols