Pizgailu zuriaren madarikazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiri kondaira baten arabera pizgailu zuriek zorte txarra ekartzen dute.

Txiskero zuriaren madarikazioa ("Txiskero zuriaren mitoa" ere deitua) 27koen klubearekin lotutako hiri-kondaira bat da. Mitoaren arabera, 27 urterekin hil ziren musikari batzuek pizgailu zuri bat zuten hiltzeko unean. Horren ondorioz, pizgailu zuriak zorte txarrarekin lotu ziren. Mitoa Jimi Hendrix, Janis Joplin, Jim Morrison eta Kurt Cobainen heriotzekin lotzen da batez ere. Mitoa, bestetik, kalamuaren kulturan integratu da.[1]

Mitoaren aurka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Snopes.com-ek teoria ezeztatzen zuen artikulu bat argitaratu zuen, non azaldu zen Bic lantegiak ez zuela pizgailu zurien ekoizpenarekin hasi 27ko klubeko kide batzuen (Hendrix, Joplin eta Morrison barne) hil baino urte batzuk geroago arte; beste konpainia batzuek, aldiz, egindako erabili eta botatzeko pizgailuak ez zeudela oso eskuragarri garai hartan, hau da, arraro xamar zirela. Beraz, kondairak oinarririk ez du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. M.H. Kent: «20-year anniversary marks Cobain's tragedy». State Press. [1]
  2. Evon, Dan. «Did Several Musicians Die with White BIC Lighters in Their Pockets?». Snopes.[2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]