27koen kluba
Itxura
27koen kluba 27 urterekin hil eta mundu osoan ospetsu egin diren rock nahiz blues generoetako musikariek osatzen dute. Ingeles hizkuntzako herrialdeetan sortutako kontzeptua da; bereziki, Erresuma Batuan eta AEBan.
27koen klubeko musikarien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Argazkia | Izena | Heriotza data | Heriotzaren arrazoia | Famatu izateko arrazoia |
|---|---|---|---|---|
| Brian Jones | 1969ko uztailaren 3a | Igerilekuan itota. | Rolling Stones taldeko sortzaile eta gitarra-jotzailea. | |
| Jimi Hendrix | 1970eko irailaren 18a. | Bere okadan itoa, lo egiteko pilulak hartu ondoren. | Gitarra elektrikoaren aitzindaria, The Jimi Hendrix Experience eta Band of Gypsys taldeetako abeslari eta kanta egilea. | |
| Janis Joplin | 1970ko urriaren 4a. | Ustez, heroina gaindosia. | Big Brother and the Holding Company, The Kozmic Blues Band eta Full Tilt Boogie Band taldeetako abeslari eta kanta egilea. | |
| Jim Morrison | 1971ko uztailaren 3a. | Heriotzaren kausa ofiziala, "bihotzaren huts egitea"; autopsiarik egin ez zitzaionez, benetako arrazoia misterioa da. Probablea, heroina gaindosia. | Poeta eta The Doors taldeko abeslaria eta kanta egilea. | |
| Kurt Cobain | 1994ko apirilaren 5a. | Bere buruaz beste egin zuen. | Nirvana taldeko abeslaria eta kanta egilea. |
27koen klubean sartzeko bidean diren musikarien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Argazkia | Izena | Heriotza data | Heriotzaren arrazoia | Famatu izateko arrazoia |
|---|---|---|---|---|
| Amy Winehouse | 2011ko uztailaren 23a. | Ezezaguna (droga gaindosia izan zela uste da).[1] | R&B, soul eta jazz estiloak bateratzen zituen kantari abangoardista. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Greg THORN: «Amy Winehouse may have been dead for six hours before being found», Pop Crush, 2011-07-25.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gorka BEREZIARTUA: «Rockaren historian sartu 27 urterekin hilda», Argia, 2157. zenbakia, 2008-11-02.
- Brian Jones-en heriotzari buruzko artikulua Argian