Jim Morrison

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jim Morrison
Datu pertsonalak
Izen osoa James Douglas Morrison
Ezizena Mr. Mojo Risin
The Lizard King
("Sugandila Erregea")
Jaio 1943ko abenduaren 8a
Ameriketako Estatu Batuak Melbourne, Florida (Estatu Batuak)
Hil 1971ko uztailaren 3a
(27 urte)
Frantzia Paris (Frantzia)

Jim Morrison, jaiotzez James Douglas Morrison, (Melbourne, Florida, 1943ko abenduaren 8a - Paris, Frantzia, 1971ko uztailaren 3a) estatubatuar idazle eta poeta izateaz gain, The Doors taldearen abeslaria izan zen.

Jimen gurasoak Clara Clarke eta Steve Morrison izan ziren eta bi senide izan zituen: Anne eta Andy Morrison. Aita Steve militarra izan zen eta almirante kargua izan zuen lehen ontzi nuklearrean. Lanbide honek familia osoa mugiarazi zuen base militar ezberdinetan zehar eta, 14 urterako, Jimek 7 etxebizitza ezberdin izan zituen, jada.

Txikitatik hasi zen poesia idazten eta, horietako lan batzuk, abesti izan ziren etorkizunean. 19 urte zituelarik, Floridako unibertsitatean ikasi zuen eta gero zine ikasketak egin zituen Los Angeleseko UCLA-n.

Koefiziente intelektual handikoa (149) eta irakurle amorratua, Nietzsche, Huxley, Kerouac, Baudelaire edo Rimbaud-en obratan murgildu zen.

1965an, Kaliforniako unibertsitatean graduatu zen eta Ray Manzarek, ikaskide ohiarekin egin zuen topo. Bere poesia zabaltzeko asmoz, Manzarek teklatuetan, Robby Krieger gitarran eta John Densmore baterian, The Doors taldea sortu zen. Taldearen izena William Blakeen zita batetik sortu zen: Pertzepzioaren ateak depuratuz gero, gizakiari dena agertuko litzaioke den bezala: infinitua.

Jimek ez zuen Elvis Presley ezagutu, baina bere lan gehiena ezagutzen zuen.

Kontzertu ugari eman zuten Los Angeleseko lokaletan eta Whiskey a go go izenekoan lortu zuten kontratua. Gauero jo ohi zuten bertan eta tartean The End entzun zitekeen, aldiro estrofa ezberdin batekin bukatzen zuen abestia. Gau horietako batean, Jim berandu eta mozkorturik agertu zen eta emanaldia The End abestiarekin hasteko esan zien bere lagunei. Abesti bukaeran, Morrison sartu zen:

Jim Morrison
  • Father? (Aita?)
  • Yes, son? (Bai, seme)
  • I want to kill you... (Hil egin nahi zaitut...)
  • Mother? (Ama?)
  • I want to... fuck you!!!. (Zurekin... txortan egin nahi dut!)

Ikuslegoa emozionatu bazuen ere, lokalaren jabea izutu egin zen eta bidali egin zituen. Gau hartan, ordea, Paul Rothchild zegoen ikusleen artean, Elektra Records diskoetxearen ekoizle eta jabea. Atzeko ateraino jarraitu omen zion langabezian zegoen taldeari eta diska bat grabatzeko aukera eman zien.

1967an publikatu zuten lehen albuma. Light My Fire luzen egon zen zerrendaburu 1967ko uda hartan.

Beldur handia zion jendaurrean azaltzeari eta lehen emanaldietan bizkarra emanda agertu zen. Behar bada beldur horrek bultzatu zuen gehiago droga mundura: LSD, cocaina, cannabis eta peiote. Kuestioa da, pixkanaka, gero eta probokazio gehiago agertzen zuela ezkenatokian eta The Doors-en kontzertuak debekatzen hasi ziren Estatu Batuetako moralitate zurruneko hainbat hiritan.

1969ko martxoaren 1ean, masturbazio bat simulatu zuen eta epailearengana eraman zuten. 1971n, kartzelara joateko arriskuaren aurrean, Parisera joan zen, musika utzi eta poesiara dedikatzeko asmoz. Arrakasta handien zuen momentuan zegoen.

Bere izena erabiliz, James Douglas Morrison, hiru liburu argitaratuta zituen, jada: The Lords, The New Creatures eta An American Prayer.

Jim Morrisonen hilobia Parisen

1971ko uztailaren 3an, baineran hilik aurkitu zuten, Parisko Marai auzoan Pamela Courson bikotekidearekin batera bizi zen etxean. Ez zen autopsiarik egin eta bihotza geratu zitzaiola idatzi zen.

Gaur egun, Jim Morrisonen hilobia Père-Lachaisen dago eta Parisko gunerik bisitatuena da. Epitafioa grekeraz dago eta horrelako zerbait dio:

  • Barnean zeraman espiritu zerutiarrari.
  • Bakoitza da barnean daraman deabruen jabe.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jim Morrison Aldatu lotura Wikidatan