Plastikoen debekurako itun globala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plastikoen debekurako itun globala
Motaagreement (en) Itzuli
Indarraldi2022 - 
Argumentu nagusiaPlastiko poluzio

Nazio Batuetako estatu kideak plastikoei buruzko nazioarteko hitzarmen lotesle bat negoziatzen ari dira, plastikoen bizi-ziklo osoa jorratuko duena, diseinutik hasita ekoizpenera eta ezabaketara arte. 2022ko martxoaren 2an, Nazio Batuetako Estatu Kideek Ingurumenari buruzko Nazio Batuen bosgarren Batzarraren jarraipenean bozkatu zuten Negoziaziorako Gobernu arteko Batzordea (INC) eratzea, plastikoei buruzko nazioarteko hitzarmen lotesle bat lotzeko aginduarekin.[1][2][3] Ebazpenaren izenburua “Plastikoen kutsadura amaitzea: juridikoki loteslea den nazioarteko tresna baterantz” da.

Egutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emandako aginduaren arabera 2022ko amaierarako batzordeak hasi behar du lanean, 2024ko amaierarako ixteko juridikoki loteslea den mundu-akordioaren proiektua".[4]

Itunaren aldeko lana Dakarreko (Senegal) bilkuran hasi zen, 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 1era.[5] Bilera horretan, Estatu kideek egutegi bat ezarri zuten hurrengo bileretarako, baita lanen araudia ere.[6]

2024aren amaiera arte beste hiru bilera egitea aurreikusi dira, Kenya, Kanada eta Koreako Errepublikan hurrenez hurren. 2025ean Ekuador, Peru, Ruanda edo Senegalen egingo den osoko bilerarekin amaituko da pozesua.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]