Platir

Wikipedia, Entziklopedia askea

Platir izenburukoa zalduntza liburu espainiar bat da, lehen aldiz Valladoliden 1533an argitaratu zena Crónica del muy valiente y esforzado caballero Platir izenburuarekin. Sevillan berinprimatu zen 1540an. Ez da bere egilearen izena adierazten, baina Francisco de Enciso Záratek idatzitakoa dela adierazten duten arrazoiak badaude.

Liburua, Palmerín de Olivaren argitalpenarekin 1511n hasitako Palmerinen ziklokoko hirugarrena, Primaleónen jarraipena da eta Platirren balentriak kontatzen ditu, Primaleón eta Gridoniaren semea eta Palmerinen biloba dena, baita Platir eta Florinda espartar printzesaren arteko maitasun harremana ere. Ez zen oso ospetsua izan, eta Cervantesek, On Kixoteren liburuan eginiko hautaketan, sutara jaurti zuen, bertan "barkamenik merezi duen ezer" ez zegoela adieraziz. Alabaina, italierara itzulia izan zen, eta harrera ona izan zuen Italian, non jarraipen bat ere argitaratu zen, Flortir izenekoa, Platir eta Florindaren seme baten abenturak eta balentriak kontatzen dituena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]