Plementeria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angers-eko katedraleko ganga;arkuen arteko tartea adreiluz betea.

Plementeria, betegarria edo horma atal multzoa harriz edo dobelaz (plementuz) osatutako elementua da eta gurutze-ganga baten nerbioen arteko gunea estaltzen du, edo, beste modu batera esanda, ganga bateko arkuen arteko gune bakoitzari horma atal, betegarria edo plementeria deritzo. Egitura funtziorik ez duten elementu pasiboak dira eta gangak arkuetan dute euskarria, azken hauek elementu aktiboak izaki.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura gotikoan, plementeria edo betegarria, adreilua edo harlangaitza izan ohi zen. Juntura morteroaz betetzen zen eta, hasierako egituretan, banaketa nahiko irregularra izan arren, denborak aurrera egin ahala, betetze-piezen neurria eta tamaina hobetu zirenez (nahiz eta, orduan ere, betetzeko funtzioa izaten jarraitu) harlanduzko itxura hartu zuen, hala bada, ganga osoa harlangaitzez eginda zirudien. Plementeriak lodiera 10 edo 15 zentimetro inguru izaten zuen eta Euskal Herrian eta Espainian mortero geruza batez estaltzen zuten.

Valentziako Llotja de la Sedako plementeria tamaina handikoa da eta ganga osoa erabat harriz egindako itxura hartzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]