Katedral

Ejmiatsingo katedrala, (armenieraz: Էջմիածնի մայր տաճար, Ēǰmiatsni mayr tačar) Armeniar Elizaren ama-eliza eta munduko katedral zaharrena.
Katedrala apezpikuak egoitza edo gotzain-aulkia duen tenplu kristauari deritzo. Modu honetan, elizbarruti bakoitzaren eliza nagusia da.
Hasieran, katedraletan Teologia, Gramatika eta Latin katedrak ematen ziren ikasleei, baina batez ere apaizgaiei. Alabaina, pixkanaka-pixkanaka katedraletako ekintzak gurtza egiteko zabaldu ziren.
Euskal Herriko katedralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Baionako Santa Maria katedrala
- Bilboko Done Jakue katedrala
- Donostiako Artzain Onaren katedrala
- Gasteizko Santa Maria katedrala, katedral zaharra izenez ere ezaguna.
- Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedrala, katedral berria izenez ere ezaguna.
- Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedrala
- Tuterako Santa Maria katedrala
Munduko katedral ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Parisko Notre-Dame katedrala
- Koloniako katedrala
- Compostelako Donejakueko katedrala
- Burgosko katedrala
- Leongo katedrala
- Pilarreko katedrala
- Bartzelonako katedrala
- Exeterreko katedrala
- Bristolgo katedrala
- Ejmiatsingo katedrala