Pokémon (anime)
Pokémon (anime) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Satoshi Tajiri (en) |
Izenburua | ポケットモンスター |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Sasoi kopurua | 26 |
Atalak | 1.115 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko anime eta manga, akziozko manga eta animea, abenturazko anime eta manga, haurrentzako telesaila eta komedia-dramazko anime eta manga |
Deskribapena | |
Oinarritua | Pokémon |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | OLM Shogakukan Nintendo Creatures (en) Game Freak |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | TV Tokyo (en) TX Network (en) The WB |
Hasiera-data | 1997ko apirilaren 1a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Pokémon world (en) |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Pokémon unibertsoa |
Historia | |
Gertaera nabarmenak | 1997ko abenduaren 16a Pokémon shock (en) |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
pokemon.com… | |
Pokémon (japonieraz: ポケモン Pokemon ) edo Pokémon: The Series anime estiloko telesail bat da, Satoshi Tajiri, Junichi Masuda eta Ken Sugimori-k sortua. Japoniar animazio honek Ash Ketchum izeneko Pokémon entrenatzaile gaztearen abenturak kontatzen ditu; Pokémon Maisua izatearen ametsa betetzeko lagunekin batera egiten dituen bidaiak, hain zuzen ere. Telesaila izenburu bereko bideo-joko ezagunean dago oinarrituta, Nintendo enpresak garatutakoa eta japoniar merkatuan lehen aldiz 1996ko otsailaren 27an atera zena. Telesaila hainbat hizkuntzetara izan da itzulia eta bikoiztua, hala nola, ingelerara, gaztelaniara eta baita euskarara ere.
Gaur egun mantentzen den Pokémon bideo-jokoen arrakastaren eraginez, OLM inc. animazio estudioak animea sortu zuen, TV Tokio telebista katean igorri zena lehenengoz 1997ko apirilaren 1ean. Lehenengo denboraldiak (Pokémon: Pocket Monsters) 276 atal ditu guztira, bigarrena (Pokémon: Advanced Generation) 192 atalez dago osatua, hirugarrenak (Pokémon: Diamond & Pearl) 191 ditu, laugarrena (Pokémon: Black and White) 142 atalek osatzen dute, bosgarrenak (Pokémon: XY) 139 kapitulu ditu, seigarrenak (Pokémon: Sun & Moon) 146 atal ditu, eta zazpigarrenak (Pokémon: Journeys) 48 orain arte. Horrez gain, 20 film baino gehiago egin dira Pokémon gaitzat hartuz. Gaiarekin lotura estua duten beste zenbait spin-off, komiki japoniar (manga), kromo edota hainbat produktu ere kaleratu dituzte.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ash Ketchum mutiko gazteari asko gustatzen zaizkio Pokémonak (ahalmen bereziko alegiazko izakiak) eta elkarren arteko batailak. Bere ametsa Pokémon Maisua izatea da, eta, horretarako, 10 urterekin bidaia bat hasiko du entrenatzaile onenaren titulua lortzeko. Abentura honetan Pikachu izeneko Pokémon xelebrea izango du bidelagun Ash-ek, irakasle Oak-ek emandakoa.[1] Pokémonen lapurketan aritzen den Team Rocket izeneko talde maltzurraren kontra ere borrokatu beharko du Ash-ek abentura zirraragarri honetan.
Pertsonaiak eta aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaia | OS | AG | DP | B&W | XY | S&M | Journeys |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Protagonistak | |||||||
Ash Ketchum | Rika Matsumoto | ||||||
Pikachu | Ikue Ōtani | ||||||
Bidelagunak | |||||||
Brock | Yuji Ueda | Yuji Ueda | |||||
Misty | Mayumi Iizuka | Mayumi Iizuka | Mayumi Iizuka | ||||
Tracey Sketchit | Tomokazu Seki | ||||||
Aura | Midori Kawana | ||||||
Max | Fushigi Yamada | ||||||
Maya | Megumi Toyoguchi | Megumi Toyoguchi | |||||
Iris | Aoi Yuki | Aoi Yuki | |||||
Millo | Mamoru Miyano | ||||||
Serena | Mayuki Makiguchi | Mayuki Makiguchi | |||||
Lem | Yuki Kaji | Yuki Kaji | |||||
Clem | Mariya Ise | Mariya Ise | |||||
Lylia | Kei Shindō | ||||||
Kiawe | Kaito Ishikawa | ||||||
Nereida | Hitomi Kikuchi | ||||||
Lulú | Reina Ueda | ||||||
Chris | Fumiko Takekuma | ||||||
Goh | Daiki Yamashita | ||||||
Chloe Cerise | Kana Hanazawa | ||||||
Antagonistak | |||||||
Jessie | Megumi Hayashibara | ||||||
James | Shinichiro Miki | ||||||
Meowth | Inuko Inuyama | ||||||
Giovanni | Hirotaka Suzuoki, Kenta Miyake | ||||||
J. Ehiztaria | Takako Honda | ||||||
Aurkariak | |||||||
Gary Oak | Yūko Kobayashi | Yūko Kobayashi | |||||
Polo | Kiyotaka Furushima | Kiyotaka Furushima | |||||
Drew | Mitsuki Saiga | ||||||
Errepikariak | |||||||
Delia Ketchum | Masami Toyoshima | ||||||
Samuel Oak | Unshō Ishizuka, Kenyu Horiuchi | ||||||
Mara agentea | Chinami Nishimura, Chiaki Takahashi, Chiemi Ishimatsu, Asami Seto, Risa Shimizu | ||||||
Joy erizaina | Ayako Shiraishi, Yuriko Yamaguchi, Kikuko Inoue, Chika Fujimura, Chinatsu Akasaki, Risa Shimizu, Kei Shindō |
Protagonistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ash Ketchum: Pokémon entrenatzaile gazte bat da, Paleta herrikoa (Kanto eskualdean). Bere ametsa Pokémon Maisua bihurtzea da; horretarako, mundu guztiko eskualdeetara bidaiatu du, Pokémonak harrapatzen eta entrenatzen Pokémon txapelketetan sartzeko eta irabazteko. Orain Munduko Koroatzearen Sailan dago, munduko entrenatzaile hoberenan bihurtzeko. Desinteresatua eta gogotsua da, sineskorra eta inpultsiboa izateaz gain, baina bihotz ona eta justiziaren zentzu sendoa du.[2] Telesailaren jatorrizko bertsioan (japonieraz), Satoshi izena Satoshi Tajiririrengandik dator, Pokemonen telesailaren eta jokoen sortzailea bera.[3]
- Pikachu: Ash-ren lehen Pokémona da, elektriko motakoa. Pokémon txikia eta horia da, tximista itxurako buztana duena. Ashek Oak irakaslearengandik jasotzen duen Pokemona da, entrenatzaile gisa bidaia hasteko. Ash-rekin eskualde guztietara bidaiatu du, bere bidelagun nagusia bezala.
Bidelagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brock
- Misty
- Tracey
- Aura
- Max
- Maya
- Iris
- Millo
- Serena
- Lem
- Clem
- Lilya
- Kiawe
- Nereida
- Lulú
- Chris
- Goh
- Chloe Cerise
Aurkariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gary Oak
- Ritchie
- Drew
- Harley
- Polo
- Zoe
- Alain
Antagonistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Team Rocket
- Jessie
- James
- Meowth
- Giovanni
Errepikariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Delia Ketchum
- Samuel Oak irakaslea
- Mara agentea
- Joy erizaina
Bigarren mailako pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Johanna
- Kukui irakaslea
- Cerise irakaslea
Denboraldiak eta sailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesaila | Atalak (guztira) | Emisioa (Japonian) | Denboraldia | Atalak | Garapen lekua | |
---|---|---|---|---|---|---|
Lehen atala | Azken atala | |||||
Pokémon the Series: The Beginning | 119 | 1997ko apirilaren 1a | 1999ko urriaren 7a | Pokémon: Indigo League | 80 + 3 igorri gabeak | Kanto |
Pokémon: Adventures on the Orange Islands | 36 | Laranja Irlak | ||||
Pokémon the Series: Gold & Silver | 158 | 1999ko urriaren 14a | 2002ko azaroaren 15a | Pokémon: The Johto Journeys | 41 | Johto |
Pokémon: Johto League Champions | 52 | |||||
Pokémon: Master Quest | 63 + 1 igorri gabea | |||||
Pokémon the Series: Ruby and Sapphire | 192 | 2002ko azaroaren 21a | 2006ko irailaren 14a | Pokémon: Advanced | 40 | Hoenn |
Pokémon: Advanced Challenge | 52 | |||||
Pokémon: Advanced Battle | 52 + 2 igorri gabeak | |||||
Pokémon: Battle Frontier | 47 | Kanto mugaldeko batailak | ||||
Pokémon the Series: Diamond & Pearl | 191 | 2006ko irailaren 28a | 2010eko irailaren 9a | Pokémon: Diamond and Pearl | 51 + 1 igorri gabea | Sinnoh |
Pokémon DP: Battle Dimension | 52 | |||||
Pokémon DP: Galactic Battles | 52 + 1 igorri gabea | |||||
Pokémon DP: Sinnoh League Victors | 34 | |||||
Pokémon the Series: Black & White | 144 | 2010eko irailaren 18a | 2013eko irailaren 26a | Pokémon: Black & White | 48 + 2 igorri gabeak | Unova (Teselia) |
Pokémon BW: Rival Destinies | 49 | |||||
Pokémon BW: Adventures in Unova and Beyond | 45 | |||||
Pokémon the Series: XY | 142 | 2013ko urriaren 17a | 2016eko urriaren 27a | Pokémon XY | 48 | Kalos |
Pokémon XY: Kalos Quest | 45 | |||||
Pokémon XYZ | 49 | |||||
Pokémon the Series: Sun & Moon | 146 | 2016ko azaroaren 17a | 2019ko azaroaren 3a | Pokémon: Sun and Moon | 43 | Alola |
Pokémon Sun and Moon: Ultra Adventures | 48 + 1 igorri gabea | |||||
Pokémon Sun and Moon: Ultra Legends | 54 | |||||
Pokémon Journeys: The Series | 147 | 2019ko azaroaren 17a | 2023ko martxoaren 24a | Pokémon: Journeys | 48 | Eskualde guztiak, Galar barne |
Pokémon: Master Journeys | 42 | |||||
Pokémon: Ultimate Journeys | 57 |
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orain arte, 23 filmak egon dira.
# | Izenburua (Japonia) | Izenburua (Estatu Batuak) |
---|---|---|
1 | Myūtsū no gyakushū ミュウツーの逆襲 |
Mewtwo Strikes Back |
2 | Maboroshi no Pokemon Rugia Bakutan 幻のポケモン ルギア爆誕 |
The Power of One |
3 | Kesshō Tō no Teiō ENTEI 結晶塔の帝王 ENTEI |
Spell of the Unown |
4 | Serebī Toki wo Koeta Deai セレビィ 時を超えた遭遇 |
Celebi: Voice of the Forest |
5 | Mizu no Miyako no Mamorigami Ratiasu to Ratiosu 水の都の護神 ラティアスとラティオス |
Pokémon Heroes: Latios and Latias |
6 | Nanayo no Negaiboshi Jirāchi 七夜の願い星 ジラーチ |
Jirachi Wish Maker |
7 | Rekkū no Hōmonsha Deokishisu 裂空の訪問者 デオキシス |
Destiny Deoxys |
8 | Myū to Hadō no Yūsha Rukario ミュウと波導の勇者 ルカリオ |
Lucario and the Mystery of Mew |
9 | Pokemon Renjā to Umi no Ōji Manafi ポケモンレンジャーと蒼海の王子 マナフィ |
Pokémon Ranger and the Temple of the Sea |
10 | Diaruga Tai Parukia Tai Dākurai ディアルガVSパルキアVSダークライ |
The Rise of Darkrai |
11 | Giratina to Sora no Hanataba: Sheimi ギラティナと氷空の花束 シェイミ |
Giratina and the Sky Warrior |
12 | Arceus: Chōkoku no Jikū e アルセウス超克の時空へ |
Arceus and the Jewel of Life |
13 | Genei no Hasha Zoroark 砂時計チャンピオン ゾロアーク |
Zoroark: Master of Illusions |
14 | Bikutini to Kuroki Eiyū ビクティニと黒き英雄 |
Pokémon The Movie (bi bertsio ditu): Black—Victini and Reshiram y White—Victini and Zekrom |
15 | Kyuremu tai Seikenshi Kerudio キュレムVS聖剣士 ケルディオ |
Pokémon the Movie: Kyurem vs. the Sword of Justice |
16 | Shinsoku no Genosekuto: Myūtsū Kakusei 神速のゲノセクト ミュウツー覚醒 |
Pokémon the Movie: Genesect and the Legend Awakened |
17 | Hakai no Mayu to Dianshī 破壊の繭とディアンシー |
Pokémon the Movie: Diancie and the Cocoon of Destruction |
18 | Ring no chōmajin Hoopa /光輪の超魔神 フーパ |
Pokémon the Movie: Hoopa and the Clash of Ages |
19 | Borukenion to karakuri no Magiana ボルケニオンと機巧のマギアナ |
Pokémon the Movie: Volcanion and the Mechanical Marvel |
20 | Pokémon - Kimi ni kimeta! ポケットモンスター キミにきめた! |
Pokémon the Movie: I Choose You! |
21 | Pokémon - Minna no Monogatari 劇場版ポケットモンスターみんなの物語 |
Pokémon the Movie: The Power of Us |
22 | Mewtwo Strikes Back Evolution ミュウツーの逆襲 EVOLUTION |
Pokémon: Mewtwo Strikes Back—Evolution |
23 | Gekijōban Poketto Monsutā - Koko
劇場版ポケットモンスター ココ |
Pokémon the Movie: Secrets of the Jungle |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Pokémon (Serie de TV) (1997). (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ «Ash Ketchum - Anime Character Biography - Serebii.net» www.serebii.net (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ «Pokémon (TV) [Trivia - Anime News Network»] www.animenewsnetwork.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).