Nintendo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nintendo Company, Limited
Mota Enpresa Pribatua
Sektorea Bideojokoak
Karta jokoak
Sorrera 1889ko irailaren 23a
Sortzailea Fusajiro Yamauchi
Egoitza Kyoto (Japonia)
Presidentea Satoru Iwata
Irabaziak $107.978 miloi dolar 2006
Langileak 3.013 (2006)
Webgunea www.nintendo-europe.com

Nintendo (japonieraz, NIN: erantzukizuna; TEN: zerua; : tenplua) Fusajiro Yamauchik hanafuda jokorako kartak egiteko sortutako enpresa da. XX. mendean beste negozio ezberdin batzuekin saiatu eta gero, bideojokoen konpainia bat izatera pasa zen. Egoitza nagusia Kyoton (Japonia) dago kokatuta.

Denborarekin bideojoko konpainia bilakatu da, industriako handiena izatera arte hazi delarik. Nintendo da gainera Seattle Marinerrsen (NBL, beisbol ligako talde bat) nagusia. Eta baita Atlanta Hawks (NBAko talde bat) taldearen partaidea ere. Nintendo da bideojokoen konpainia aitzindaria, eta baita kontsolen merkatuaren dominatzailea ere.

Bideojoko kontsolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nintedok hainbat bideojoko kontsola sortu ditu 1977tik hona, bai eramangarriak bai mahaigainekoak. Mahaigainekoen artean daude Color TV Game (1977), Nintendo Entertainment System/Famicom (NES, 1983), Super Nintendo Entertainment System/Super Famicon (SNES, 1990), Nintendo 64 (N64, 1996), Nintendo GameCube (GCN, 2001), Wii (2006) eta Wii U (2012). Kontsola eramangarrien artean daude Game & Watch bilduma (1980), Game Boy saila (1989), Virtual Boy (1995), Nintendo DS (2004), Nintendo DSi (2009) eta Nintendo 3DS (2011).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokorako kartagile bezala (1889-1956)

Nintendo 1889an sortu zuen Fusajiro Yamauchi enpresa-gizon japoniarrak "Nintendo Koppai" izenarekin. Kyoton, Japonian, Hanafuda izeneko karta jokoa ekoiztu eta saltzen zuten. Eskuz egindako kartak laster batean bihurtu ziren ezagun eta Yamauchik hainbat langile kontratatu zituen eskaintzari aurre egiteko.

Saiakera berriak (1956-1975)

Aro elektronikoa (1975-gaur egun)

Bulegoak eta kokapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nintendo Company, Limited-en (NCL) bulego nagusia Minami-kun dago, Kyoto, Kyoto Prefecture, Japonia ( 34°58′11.89″N 135°45′22.33″E ). Gaur egun, beren ikerketa eta garapen eraikina Higashiyama-kun dago, Kyoto, Kyoto Prefecture, Japonia ( 34°58′29.00″N 135°46′10.48″E). Nintendo of America, Incorporated (NOA), Amerikar adarraren bulego nagusia Redmonden dago, Washington. Banaketa guneak dituzte Atlantan, Georgia eta North Benden, Washington. Nintendo of Canada, Limited (NOCL), Kanadiar adarraren bulego nagusia Vancouverko Richmonden dago, British Columbia. Eta bere banaketa zentrua Toronton, Ontario. Nintendo Australia Pty Ltd (NAL), Australiar adarraren bulego nagusia Melbournen dago, Victoria. Australia eta Zeelanda Berriako banaketa, salmenta eta marketinaz arduratzen da. Wiirako joko batzuk ere egiten dituzte. Nintendo of Europeren bulego nagusia Großostheimen dago, Alemanian. iQue, Ltd.ek, Doctor Wei Yen txinatarraren eta Nintendoren arteko negozio-elkarteak, ekoitzi eta banatzen ditu Nintendoren kontsola eta joko ofizialak Txinako merkatuan. Nintendo of Korea (NOK) 2006ko Uztailaren 7an sortu zen.

Enpresa-politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emulazioa

Nintendo ezaguna da bere bideojoko eta kontsolen emulazioarekiko "zero tolerantzia" politika izateagatik.

Eduki gidalerroak

Urte askoan Nintendok eduki gidalerro zorrotzak erabili ditu bere kontsoletarako ateratako bideojokoekin. Nintendo Japanek biolentzia grafikoaren erabilpena onartzen duen arren, biluztasuna eta sexualitatea zorrozki debekatuta daude. Nintendoko presidente ohi Hiroshi Yamauchiren ustez joko pornografikoei lizentziak onartuko balizkiete, konpaniaren irudi onak kalte larria jasango luke. Nintendo of America eta Nintendo of Europe are urrunago joan ziren eta jokoetan erabat debekatu zituzten biluztasuna, sexualitatea, hizkera zakarra (adibidez: arrazismoa, sexismoa, biraoak,...), odola, drogak, mezu politikoak edo zeinu erlijiosoak. AEBetako Joe Lieberman senatariak zero tolerantzia politika hau txalotu zuen arren, beste hainbatek aurkako jarrera hartu zuten, jokozaleak ikusi nahi duen edukia aukeratzeko libre izan behar duela argudiatuta. Hala ere, zenbait jokok gidalerro zorrotz hauek gainditu zituzten. Adibidez, odol eta biolentziadun Bionic Commando, Smash TV eta Golgo 13: Top Secret Episode. Azken honek gainera sexua eta tabakoaren erabilpena agertzen ditu. Biluztasuna ageri da River City Ransom eta Taboo: The Sixth Sense jokoetan eta azken honek gainera irudi erlijiosoak dauzka, Castlevaniaren II eta III atalek bezala. Guzti honen ondorio ezagunetako bat: Mortal Kombat jokoaren Sega Mega Driveerako bertsioak Super Nintendorako bertsioaren salmenta bikoitzak izan zituen. Nintendok jokoaren argitaratzaileak (Acclaim) odolaren kolorea aldatzera behartu izana eta erasorik odoltsuenak aldarazi izana izan zen salmenta diferentzia honen arrazoi nagusia. Hurrengo urtean, Mortal Kombat II atera zutenean, Nintendok zentsuratu gabeko jokoaren salmenta baimendu zuen, jokoaren kaxan edukiari buruzko oharra ezarri ondoren. 1994ean, ESRB bideojokoen edukien ohar sistema onartu zenean, Nintendok edukiei buruzko zenbait gidalerro ezabatu zituen.

Lizentzia gidalerroak

Nintendo of Americak, goian aipatutako gidalerroez gain, beste hainbat gidalerro erabiltzen zituen Nintendo Entertainment Systemerako jokoei lizentziak emateko:

  • Lizentziadunek joko bera ezin zuten atera beste kontsola baterako bi urte pasa arte.
  • Nintendok erabakitzen zuen zenbat kartutxo eman lizentziadunei
  • Nintendok erabakitzen zuen zenbat leku eskeini jokoariNintendo Power aldizkarian (artikuluak, iragarkiak,...)
  • Gutxienez kartutxo kopuru minimo bat ekoitzi behar zen lizentziadun joko bakoitzeko.
  • Lizentziadun bakoitzak urtero gehienez bost joko atera zitzakeen Nintendoren kontsola baterako. 1983ko Ipar Amerikako bideo jokoen krisia dago arau honen atzean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nintendo Aldatu lotura Wikidatan



Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.