Edukira joan

Polentone

Wikipedia, Entziklopedia askea

Polentone Italia hegoaldeko biztanleek iparraldekoak aipatzeko darabilten termino gutxiesgarria da.

Literalki "polenta jalea" esan nahi du, jaki hau oso hedatua izanik iparraldeko Italian, bereziki Lonbardia eta Venetoko mendi eta landa guneetan. Izenak esanahi nahiko gutxiesgarria jaso du, pertsona kaikua, gutxi hezia adieraztera iritsiz.

Honen aurka terrone deitura agertzen da, konnotazio sendoki gutxiesgarriak izanik, ustezko aniztasun etniko eta kultural bat nabarmentzea helburu duena.

Polentone terminoak, gainera, pertsona nagiak, odolgabeak eta mugimendu baldarrekoak seinalatzeko ere balio du.

Tradizio herrikoiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polentone hitza Retorbido herriko (Paviako probintzian) jai nagusiaren izena ere bada, duela ehun urte baino arinagotik martxoaren bigarren igandean ospatzen dena. Tradizioak Retorbido Bertoldoren jaioterria dela dio, anekdota herrikoi anitzeko protagonista trebe eta amarrutia. Hau ospatzeko, herria urtero doa Bertoldo eta Re Alboinok egungo politikari buruz egiten duten elkarrizketa ironikoa entzutera, eta bertan polenta eta salamia banatzen zaie doan partaide guztiei.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]