Poli(fenilen oxido)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poli(fenilen oxido)
Identifikatzaileak
CAS zenbakia25134-01-4
EC zenbakia607-561-6
ECHA100.110.020

Poli(fenilen oxido)a (PPO) tenperatura altuko polimero termoplastikoa da (C8H8O)n formula orokorra duena. Ez da normalean purua usatzen prozesatzeko zaila delako. Horrexegatik, poliestirenoarekin, estireno-butadieno kopolimeroarekin edo poliamidekin nahasirik erabiltzen da normalean[1].

PPO amorfoa da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PPOren nahasteak usatzen dira tresna elektronikoetan eta elektrikoetan eta autogintzan egiturazko piezak egiteko, beroari ondo eusteaz gain dimentsio-egonkortasun handia dutelako. Halaber, ur beroa ongi pairatzen eta ur gutxi xurgatzen dute eta dentsitate txikia dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Poli(óxido de fenileno)» pslc.ws (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.