Poliestireno
Poliestireno | |
---|---|
![]() | |
Poli(1-feniletano-1,2-diil) | |
Beste izen batzuk Termokol | |
Identifikadoreak | |
Laburdurak | PS |
Propietateak | |
Formula molekularra | (C8H8)n |
Dentsitatea | 0.96-1.04 |
Fusio puntua |
~240 °C[2] |
Konduktibitate termala | 0.033 W/(m·K) (foam, ρ 0.05 g/cm3)[1] |
Errefrakzio indizea (nD) | 1.6; konstante dielektriko 2.6 (1 KHz – 1 GHz)[3] |
Harremana duten konposatuak | |
Harremana duten konposatuak | Estireno (monomero) |
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira. | |
Erreferentziak |
Poliestirenoa [(C6H5CH-CH2)n, n-ren balioa lortu den polimerizazio-mailarekin aldatzen da] estirenoaren polimerizazioz lortzen den polimero termoplastikoa da.
Solido garden gogorra da, eta beroaren eta elektrizitatearen oso isolatzaile ona. Eraso egiten diote hidrokarburoen disolbatzaileek, baina erresistentzia die azido organikoei, alkaliei eta alkoholei. Erraz ematen zaio edozein kolore eta forma. Sukoia da.
Xafla, plaka, apar eta beste era batzuetan saltzen da. Jostailuetan, etxeko tresnetan, elektrizitate-tresnetan, isolatzaile gisa, ontzietan, altzariak egiteko eta beste eginkizun askotarako erabiltzen da. Industrian garrantzi handia izan du; plastikoen industriari hasiera eman zioten formaldehidoaren kondentsazio bidez lortutako polimeroak adina. 1932an jarri zen salgai.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poliestireno ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Haynes, p. 12-214
- ↑ Wunsch, J.R. (2000) Polystyrene – Synthesis, Production and Applications iSmithers Rapra Publishing 15. orrialdea ISBN 978-1-85957-191-0 .
- ↑ Haynes, p. 13-17
![]() |
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |