Edukira joan

Poligono ganbil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poligono ganbil dekagonal bat.
Poligono ahur hexagonal bat. Irudiak adierazten duenez, bere erpinetako batek poligonoaren barnealderantz begiratzen du.

Poligono ganbila barne-angelu guztiak 180º baino txikiagoak dituen irudi geometriko itxia da. Propietate honen ondorioz poligonoaren erpin guztiek poligonoaren kanpoalderantz begiratzen dute. Barne-angelu guzien batura (n-2)·180º gradukoa da eta poligonoaren edozein diagonala poligonoaren barruan geratzen da.

Poligono ganbilaren alde batetik igarotzen den edozein lerro zuzenek, poligono osoa lerro zuzenak definituriko planoerdietako batean oso-osorik uzten du, hau da, ez du poligonoa bi zatitan banatzen.

Hiruki guztiak dira poligono ganbilak. izar-poligonoak, euren aldetik, ez dira poligono ganbilak, konkaboak baizik.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]