Edukira joan

Polimixina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Polimixina
Motacyclic peptide (en) Itzuli
Erabilera
RolaBakterio-kontrako
Identifikatzaileak
Gmelin59062
MeSHD011113

Polimixina Paenibacillus polymixa (lehen, Bacillus polymixa deitua) bakterioak era naturalean ekoizten duen antibiotikoa da. Egitura kimikoari dagokionez kate hidrofobo luzea duen peptido ziklikoa da.

Polimixina eraginkorra da bakterio Gram negatiboen aurka. Eraso egiten dio bakterioen mintz zelularrari, bakterioak hiltzen. Hortaz, jarduera bakteriolitikoa du.

Pseudomonas aeruginosa bakterioaren aurka erabiltzen da. Bakterio honek antibiotiko askorekiko erresistentzia garatu du, baina sentikorra da polimixinarekiko. Enterobakterioen aurka ere (Enterobacter, Escherichia, Salmonella, Shigella...) eraginkorra da.

Polimixina ugari daude, baina horietako bi besterik ez dira klinikan erabiltzen (B eta E polimixinak). Polimixinak neurotoxikoak eta nefrotoxikoak dira, eta bere erabilera klinikoa tentuz burutu behar da. Bestalde, ez dira ondo xurgatzen traktu gastro-intestinalean, eta hori kontuan hartu behar da emateko orduan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]