Enterobakterio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Enterobakterio
Sailkapen zientifikoa e
Domeinua: Bacteria
Filuma: Proteobacteria
Klasea: Gammaproteobacteria
Ordena: Enterobacteriales
Familia: Enterobacteriaceae
Rahn, 1937

Enterobakterioak bakterio Gram negatiboz osatutako familia da, Enterobacteriaceae izenarekin ere ezagutzen direnak. Familia honetan sailkatzen dira bazilo Gram negatibo anaerobio fakultatiboak, giza zein animalien hestean bizi daitezkeenak ("enteron" hestea da, grekoz). Hogeita hamar genero bakteriar baino gehiago sailkatzen dira familia honen barnean, Escherichia, Salmonella, Shigella, Yersinia, Proteus edo Enterobacter bezalakoak, besteak beste.

Enterobakterio guztiak baziloak dira, sarritan txikiak (kokobaziloak). Batzuk flageloen bitartez mugitzen dira, beste batzuk -berriz- ez dira mugikorrak. Ez dute esporarik sortzen. Digestio aparatuan bizi badira ere, maiz aske daude gorputzetik kanpo, uretan ala lur-zoruan, esaterako.

Ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Ahalmen patogenoari dagokionez talde honen barruan aniztasun handia dago: taldekide batzuk patogeno hertsiak dira (Salmonella, Shigella...), beste batzuk oportunistak (berez ez dira patogenoak, baina inmunogutxituengan edo defentsa gutxi dutenengan gaitzak sortzen dituzte: Escherichia, Proteus, Enterobacter...) eta askok ez dute inongo patologiarik eragiten, hesteetako biztanle ez-kaltegarriak izanik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enterobakterio Aldatu lotura Wikidatan