Polizia fitxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alphonse Bertillon polizia frantsesaren polizia fitxa. Bera izan zen prozesua estandarizatu zuena, 1888an.

Polizia fitxa edo polizia argazkia poliziak norbait atxilotzen duenean egiten duen pertsona horren argazkia da, normalki sorbaldatik gora, eta maiz aurrez-aurre zein profilez. Polizia fitxaren helburua, hasiera batean, atxilotutakoen erregistro bat egitea zen, balizko biktimen identifikazioa errazteko, zein ikerlarien lana errazteko. Hala ere, Ameriketako Estatu Batuetan arrakasta handiko produktu bilakatu zen, are helburu komertzialarekin. Bertan mugshot izena dute argazkiok.

1840ko hamarkadan hasi zen kriminalen argazkien ohitura, argazkigintza asmatu eta gutxira, baina 1888an Alphonse Bertillon polizia frantsesa izan zen prozesua estandarizatu zuena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]