Polizoiaren problema

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekonomian, polizoiaren problema edo bizkarroiaren problema estatu edo komunitate batetik eskaintzen diren zerbitzuak jaso, baina estatu edo komunitateari trukean ezer eskaintzen ez duten pertsona edo eragileen kasua aztertzen du. Adibidez, garraio publikoa txartela ordaindu gabe erabiltzen duten pertsonak (polizoiak, alegia) daude: pertsona guztiek berdin egingo balute, garraio publikoaren zerbitzua bertan behara utzi beharko litzateke. Problema ikuspuntu ekonomikotik aztertu da gehineb ta, joko-teoriaren tresnak erabiliz, problema eragileen arteko kooperazio eta lehia moduan azal baitaiteke. Soluzio praktiko moduan, kooperazioa ukatzen duen pertsonari isunak jarri edo ordainketa egitera behartzea (zergak ezarriz, adibidez) planteatu dira.

Kontsumitzaile parasito[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona batzuk ez daude prest onuragarriak zaizkien ondasun edo zerbitzu kolektibo batzuengantik ordaintzeko: kontsumitzaile parasito esaten zaie. Hau da kontsumitzaile parasitoaren ezaugarri bereizgarria: ez du ondasun bat kontsumitzeagatik ordaintzen, zerbitzu hori erabiltzetik kanpo ezin delako utzi, eta nahiago izaten du besteek ordaindutakoaz baliatu. Beraz, gainerakoak parasitatuta suertatzen dira. Kontsumitzaile parasito edo bizkarroi horiek merkatua desitxuratu egiten dute, Estatuak beren onurarako jardutea lortzen baitute, ondasun kolektiboak kontsumitzen dituztelako.

Demagun jabekide batzuen gehiengoa ados dagoela pista asfaltatu bat finantzatzeko ekarpena egiteko. Gehienak prest daude behar den dirua jartzeko, baina bik ez dute nahi, eta pista eginez gero, ezin zaie ukatu pista hori erabiltzea. Denen adostasunik gabe obra ezin daitekeenez egin, sektore publikoari presioa egiten diote azkenean, hark eraiki dezan, horrek dakartzan ondorioekin: pistarako dirua premia handiagoko beste zerbaiterako erabil zitekeen, batetik, eta denbora asko itxaron behar izan da sarbidee hori eraikitzeko, bestetik.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.