Polystichum setiferum
Itxura
| Polystichum setiferum | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Klasea | Polypodiopsida |
| Ordena | Polypodiales |
| Familia | Dryopteridaceae |
| Generoa | Polystichum |
| Espeziea | Polystichum setiferum [[|]] |
Polystichum setiferum Europako hegoalde eta mendebaldeko iratze espezie bat da. Irlandan eta Erresuma Batuko hego-mendebaldean oso ohikoa da, baita Frantziako mendebaldean eta Iberiar penintsulako ipara-mendebaldean. Euskal Herrian ere aurki daiteke. Negu leunak eta uda epelak duten guneetan aurki daiteke batik-bat, baina Eskoziako iparraldean, Krimeako eta Turkiako ekialdean ere ager daiteke, nahiz eta azken leku hauetan gune altuetan bizi den. Basoetako iratze bat da, eta asko erabiltzen da lorazaintzan.