Pong
| Pong | ||||
|---|---|---|---|---|
| Jatorria | ||||
| Sortzailea(k) | Allan Alcorn | |||
| Argitaratze-data | 1972 | |||
| Izenburua | Pong | |||
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
| Argitaletxea | Atari, Inc. (en) | |||
| Ezaugarriak | ||||
| Genero artistikoa | sports video game (en) | |||
| Hizkuntza | hizkuntza edukirik gabea | |||
| Joko-modua | shared/splitscreen multiplayer (en) | |||
| Euskarria | arkade | |||
| Egile-eskubideak | copyrightduna | |||
| Kokapena | ||||
| Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa | |||
| Ekoizpena | ||||
| Diseinatzailea | Allan Alcorn | |||
| Garatzailea | Atari, Inc. (en) | |||
| Fikzioa | ||||
| Erabiltzen du | Elektronika analogiko | |||
| kronologia | ||||
| ||||
Pong, 1972ko azaroaren 29an Atari enpresak merkaturatutako bideo-joko bat da. Nolan Bushnellek sortu zuen. Pong bere izenak ongi adierazten duen bezala ping-pong jokoan oinarritua dago.
Bideo-jokoen lehenbiziko belaunaldiko joko arrakastatsu eta ezagunenen artean dago, eta belaunaldi honetako joko gehienen antzera itxura nahiz jokagarritasun oso sinplea zuen: bi jokalarientzako bideo-jokoa zen; pantailaren alde banatan bi marra txikik ping-pongeko palak irudikatzen zituzten, jokalariek pala hauek gora eta behera mugitu zitzazketen, ezker eskuin zebilen eta pilota irudikatzen zuen puntu bat kolpatuz. Pantailaren erdian marra-lerro batez sarea irudikatua zegoen. Bestalde, pantailaren goialdean partiduaren tantuak zenbakiz adieraziak zeuden. Honela ping-pongeko partida bat irudikatzen zen.
Bideojokoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]